Albistea entzun

Hiazinto Fernandorena

Ikastolen lemazaina

Euskalgintzan ezaguna zen urnietarra. 86 urte zituela hil da.

Fernandorena, duela bi urte egindako omenaldian, Andoainen.
Fernandorena, duela bi urte egindako omenaldian, Andoainen. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Mikel Rodriguez -

2017ko urtarrilak 8 12:41

Pello Joxe Aranburuk "profeta" gisa deskribatzen du Hiazinto Fernandorena Setien: "1936ko gerraren ostean, euskararen etorkizunerako beharrezkoa ikusi zuen ikastolak sortzea, eta haietan ikasketa metodo bizi bat ezartzea, praktikan oinarritutakoa". Hala Lazkaoko ikastolen sortzaile bilakatu zen urnietarra. 1930eko ekainaren 29an jaioa, euskaltzain urgazle izendatu zuten 1967ko abuztuan. 2011an buruko isuri bat izan zuen eta azken urteak Andoaingo zaharren egoitzan egin ditu. 86 urte zituela hil da.

Euskaltzaleari omenaldi txikia egin nahi izan zioten lagunek Jaxinto, ikastolen lemazain liburuarekin. Aranbururekin batera idatzi zuten liburua Iñaki Elortzak, Koro Etxeberriak, Maria Jesus Iartzak eta Xabier Lasak. 2015ean argitaratu zuten. "Aitzindariak izan ziren Hiazinto eta haren inguruan lan egin zutenak. Haiek sortu zituzten, gainera, ikastoletarako material guztiak, eta irakasleak ere trebatu zituzten", azaldu zion Aranburuk BERRIAri.

Duela bi urte omenaldi jendetsua egin zioten Andoainen bertan. Han izan ziren euskaltzalearen lagun eta lankide ugari, tartean Dionisio Amundarain itzultzailea: "Bizia eman dizun lurrarekiko lotura bizia erakutsi duzu Hiazinto Fernandorena Setien". Lazkaoko ikastolen sortzaile eta euskal udalekuen bultzatzaileetako bat izan zen urnietarra. Euskalgintzaren munduan ez ezik, presoen aldeko ekimenetan ere parte hartzen zuen.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurreko baten artxiboko argazkia ©Marisol Ramirez

Hezkuntza publikoaren aldeko manifestaziora deitu dute azaroaren 6rako

Javi West Larrañaga

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordio berriaren harira, eskola segregazioari eta inklusio faltari aurre egingo dien hezkuntza sistema bat eskatu dute.

Janssen txertoa, artxiboko irudian ©Johnson & Johnson / efe

Janssen txertoa hartutakoei orain Pfizerrena edo Modernarena ere jarriko diete

Irati Urdalleta Lete

Espainiako Osasun Batzordeak hartu du erabakia. Azaroaren 15ean hasiko dira ematen.

Gotzone Sagardui, aurreko agerraldi batean. ©Adrián Ruiz de Hierro / EFE

Sagarduik «tentuz» jokatzeko eskatu du, birusaren hedapenaren joera «goranzkoa» delako

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, oraindik goizegi da beste olatu bat datorrela esateko, eta ez dago jakiterik «goranzko» bilakaerak zer eragin izango duen ospitaleetan.

Metroaren obretako lan baldintzak salatzeko protesta bat, 2019koa. ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Donostiako metroko lanetan segurtasuna bermatzeko eskatu du ELAk

Berria

Eusko Legebiltzarrean izan da gaur sindikatua, ETS Eusko Trenbide Sareak «lan eta segurtasun arloko arauak behin eta berriz urratzen» dituela salatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.