Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Bruselara joango da Etxerat, gaitz larriak dituzten presoen egoera salatzera

Publizitatea

Politika

Euskal presoak

Bruselara joango da Etxerat, gaitz larriak dituzten presoen egoera salatzera

Presoen senideak bihar irtengo dira Miarritzeko aireportutik, eta europarlamentariekin bilduko dira Bruselan.
Etxerat elkarteko kideak, gaur, Donostian egindako agerraldian.
Etxerat elkarteko kideak, gaur, Donostian egindako agerraldian. Gorka Rubio / Argazki Press

2017-01-09 / Hodei Iruretagoiena

Gaitz larri eta sendaezinak dituzten euskal presoek "berehalako irtenbidea" behar dutela eta, haien berri emango dute preso horien senideek eta Etxerat elkarteko ordezkariek Europako Parlamentuan. "Berez delikatua bada, egunez egun, haien osasunak okerrera nola egiten duen ikusten dugu", azaldu du Urtzi Errazkin bozermaileak Donostian egindako agerraldian.

Etxerat-eko kideek gogora ekarri dute 2015ean izan zituztela lehen harremanak hainbat parlamentarirekin. Iazko otsailean, Euskal Herrian izan ziren haietako batzuk —GUE/NGL talde ezkertiarrekoak eta ALE-Berdeak taldekoak—, euskal presoen egoera bertatik bertara aztertzeko, eta txosten bat plazaratu zuten gero. Errazkin: "Gaitz larri eta sendaezinak dituzten presoen egoera izan zen talde hau gehien kezkatu zuen afera".

Jaiki Hadi: Okerrera egin du egoerak

Euskal presoen osasun laguntzaz arduratzen den Jaiki Hadi elkarteko kideek ere ohartarazi dute gaitz larriekin kartzelan dituztenak nola dauden. Fernando Arburua psikologo eta Jaiki Hadiko koordinatzaileak azaldu du 22 preso daudela gaur egun gatzi larri eta sendaezinekin —haietatik hamarrek izenak publiko ez egiteko eskatu dute—: "Espetxealdi arindua ere ez zaie onartzen".

Arburuak ohartarazi du EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideak gutxiago izan arren preso gaixoen kopuruak gora egin duela eta haien egoera are eta larriagoa dela, besteak beste haien adinagatik eta jasotzen duten tratuagatik: "Zaila izaten da mediku irizpideek lehentasuna izatea espetxeko autoritateen aurretik".

Bakartuta daudenak ere badirela salatu dute Jaiki Hadikoek: "Tortura modu bat da". Gehienbat emakume presoei eragiten diela azaldu du Arburuak, eta salatu du "erabat onartezina, gizagabea, krudela eta jasanezina" dela politika hori. Arantza Zulueta abokatuarena jarri du adibide; 2014ko urtarrilean atxilotu zutenetik dute bakartua.

Publizitatea

Sortu kontua
Hodei Iruretagoiena

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak