Futbola

Iritsi da Osasunak zelaian hitz egiteko ordua

Nafarrek Valentziaren aurka jokatuko dute gaur, Sadarren, 20:45ean. Kinka larrian daude bi taldeak. Petar Vasiljevicen lehen partida izango da aulkian.

jarraia130397.jpg
unai zubeldia
2017ko urtarrilaren 9a
13:42
Entzun

"Ez jokalariak eta ez ni ez gara ezkutatuko". Petar Vasiljevicek Osasunako entrenatzaileak "batasuna eta babesa" eskatu ditu Valentziari aurre egiteko. Denboraldia hasi zenetik Enrique Martin Monreal eta Joaquin Caparros entrenatzaile kargutik kenduta, kirol zuzendari lanak ahaztu eta aulkira bera jaistea erabaki du serbiarrak. Lehen egunetan "arraro" sentitu dela onartu du Vasiljevicek. "Baina lanerako prest dago taldea eta oso jarrera ona antzeman dut".

Lehen hamasei jardunaldiak jokatuta, Osasuna azken postuan dago sailkapenean, zazpi puntu eskasekin, eta hamabi dauzka Valentziak, partida bat gutxiago jokatuta. Cesare Prandellik dimisioa emanda, Salvador Gonzalez Voro da Valentziaren entrenatzailea; joan den astean dimisioa eman zuen Suso Garcia Pitarch kirol zuzendariak ere.

Nafarrek, oraindik, ez dute irabazi partidarik etxean. Vasiljevicek ez du argitu zein hamaikako aterako duen Valentziari aurre egiteko, baina erdiko hiru atzelarirekin ariko da. Zabalduta nahi ditu hegaleko bi atzelariak, etengabe erasoan ekarpena egiteko. Min hartuta daude Fran Merida, Fausto Tienza, Emmanuel Riviere, Miguel Flaño, Javier Flaño eta Didier Digard, eta gaixorik David Garcia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.