EAJren EBBk ez du hizpide izan larunbateko manifestazioa

enekoitz esnaola
2017ko urtarrilaren 9a
21:25
Entzun

EAJren EBBk gaur arratsaldeko bileran ez du hizpide izan datorren larunbatean Sarek deituta euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazio deialdia, EBBko iturriek BERRIAri jakinarazi diotenez. Ez zuen gai ordenean. "Presoen inguruan gure jarrera zein den garbi dago, azalduta gaude askotan".

2014ko egoera oraingoaren aldean "desberdina" dela uste du EAJk. Duela hiru urte bera izan zen deitzaileetakoa. "Orduko egoera ezohikoa zen, adierazpen askatasunaren aurkako operazio bat egon zelako". Espainiako Auzitegi Nazionalak Tantaz Tanta mugimenduak deitutako martxa debekatu eta gero hartu zuen martxa deitzeko erabakia EAJk, beste eragile batzuekin –EH Bilduko alderdiak, ELA eta LAB–. Giza Eskubideak. Konponbideak. Bakea lelopean izan zen manifestazioa, Bilbon. Jendetza batu zen; Udaltzaingoaren arabera, 110.000 lagun.

EBBk, ohi bezala, gaur egin du asteko bilera, Bilbon, Sabin Etxean. Ez du aurreikusten asteon gehiago batzartzea.

Bilbon izango da larunbateko manifestazioa, 17:30etik aurrera (Casilla). Joan den astean Euskal Herriko 100 lagun ezagunek babesa agertu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.