Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Friendship taldearekin bildu da Etxerat, Bruselan

Publizitatea

Politika

Euskal presoak

Friendship taldearekin bildu da Etxerat, Bruselan

Europako Parlamentura iritsi, eta gaur egin dute lehenengo bilera. "Baikor" agertu dira jasotako erantzunarekin.

2017-01-10 / Hodei Iruretagoiena

Miarritzetik goizean goiz irten, eta arratsaldean Friendship taldeko bost europarlamentarirekin egin dute bilera Bruselara joandako senideek. Gaitz larriak dituzten presoen familiakoek eta Etxerat elkarteko ordezkariek, denek hartu dute parte batzarrean. EPPK-ko presoen kopuruak azken urteetan behera egin arren, gaixo direnen egoerak okerrera egin duela azaldu diete, besteak beste, Espainiak eta Frantziak ezarritako "salbuespen" legediengatik.

 

Duela bi urte hasi ziren harremanetan Etxerat-eko kideak hainbat europarlamentarirekin, eta orain arteko bidea nolakoa izan den azaltzeaz gain, orain lehentasuna gaitz larriak dituzten presoengan jarri nahi dutela adierazi diete.

"Erantzunarekin baikor"

Etxerat-eko bozeramaile Urtzi Errazkin azaldu du gai horretan "presioa areagotzeko konpromisoa" eskatu dietela; besteak beste, Europako Parlamentuan galderak egiteko eta Frantziaren eta Espainiaren enbaxadatera zuzentzeko. "Baikor gaude jasotako erantzunarekin", esan du Errazkinek.

Bilera gehienak, hala ere, bihar —asteazkenarekin— izango dituzte senideek. Horien ostean egingo dute balorazioa.

 

Publizitatea

Sortu kontua
Hodei Iruretagoiena

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak