Urrezko Danborra

Donostiak ez du Urrezko Danborrik emango, adostasun falta dela eta

Angels Barceloren hautagaitzak ez du babes nahikoa lortu Donostiako Udaleko udalbatzan.

Donostiako udalbatza, Urrezko Danborra Angels Barcelori emateari buruzko eztabaidan. /
Donostiako udalbatza, Urrezko Danborra Angels Barcelori emateari buruzko eztabaidan. / Irutxuloko Hitza

Ander Perez -

2017ko urtarrilak 12

Premiazko udalbatzarrean, Donostia Turismok proposatutako Hiritar Merezimenduaren Dominak eta Urrezko Danborra berretsi behar zituzten gaur. Hiritar Merezimenduaren Dominetarako proposamenak babestu dituzte talde guztiek, baina Urrezko Danborraren inguruan botoa emateko orduan eztabaida piztu da.

Botoa arrazoitzeko sozialisten txanda heldu denean, Ernesto Gasco alkateordeak azaldu du Angels Barcelo kazetariak iragarri diola haren hautagaitzaren inguruko adostasunik ezean nahiago duela sairirik ez jaso. Horiek hala, bozketa bertan behera uzteko eskatu du. Eneko Goia alkateak, baina, erantzun dio ez duela horren berririk, eta, beraz, bozketa iragarri moduan egingo dela. Azkenean, EAJ, EH bildu, Irabazi Donostia eta PP abstenitu egin dira. Zinegotzi sozialistek, berriz, ez dute eskurik altxatu botoa emateko.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna