Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Ekonomia Aire trafikoa, %7 gora

Publizitatea

Ekonomia

Aire garraioa

Aire trafikoa, %7 gora

Inoiz baino bidaiari gehiago izan dituzte Loiuk eta Miarritzek. Aireportu guztietan hazi da trafikoa. Forondan, hirukoiztu egin dira erabiltzaileak.
Loiuko aireportua. /
Loiuko aireportua. / Luis Jauregialtzo, Argazki Press

2017-01-12 / Iker Aranburu

Krisi aurreko kopuruetara hurbiltzen ari da bidaiari kopurua Euskal Herriko aireportuetan, azken hiru urteetan izan duen hazkundearen eskutik. Inoizko erabiltzaile kopururik handiena izan du gehien erabiltzen den aireportuak, Loiukoak (Bizkaia): 4.588.265 bidaiari, 2015ean baino %7,3 gehiago.

Miarritzek ere markak hautsi ditu: 1.135.482 bidaiari izan ditu (%9,2). 2013koa zuen aurreko errekorra, 1,09 milioi bidaiarirekin.

Askoz erabiltzaile gutxiago dituzte beste aireportuek: 264.422 lagun Hondarribian (%3,7), 153.476 Noainen (%3,3) eta 38.716 Forondan (%228). Arabako aireportuan charter hegaldiak izan ziren iaz, baina aurki Ryanair itzuliko da hegaldi erregularrak eskaintzeko.

Hiru aireportu txikienek 2007an jo zuten goia. Orduan baino 680.000 bidaiari gutxiago garraiatu zituzten iaz.

Salgaiak ere, gora

Salgaien garraioak ere mugak gainditu ditu, Forondaren eskutik. Gasteiz ondoko aireportuak 52.134 tona garraiatu zituen aurreko urtean, eta %12,4 handitu du 2015ean jarritako errekorra.

Loiun 2.974 tona garraiatu ditu (%3,6), eta oso kopuru apalak gainontzeko hiru aireportuetan.

Publizitatea

Sortu kontua
Iker Aranburu

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak