Mendia

Menditik mendira

Gaur duela hamar urte hil ziren, Pirinioetako Taillon mendian, Xabier Zubieta eta Luis Mari Pikabea lehengusu beratarrak, Xabier Saralegi lesakarrarekin batera. X. Mendi Eguna ospatuko dute Beran haien omenez, asteburuan.

Xabier Zubieta, Luis Mari Pikabea mendizaleak. 2007an zendu ziren. IñAKI PIKABEAK UTZIA
edurne elizondo
2017ko urtarrilaren 13a
09:50
Entzun

Doluak hartu zituen Bortziriak 2007ko hasieran. Urte hartako urtarrilaren 6an, Unai Etxepare 29 urteko mendizale lesakarra hil zen Anayet mendian (Huesca, Espainia), erorita. Handik astebetera, Etxeparek lagun zituen bertze hiru mendizale eraman zituen mendiak: Xabier Zubieta eta Luis Mari Pikabea Loro, 33 urteko lehengusu beratarrak, eta Xabier Saralegi, 32 urteko lesakarra. Zubieta, Pikabea eta Saralegi Etxepareren erreskate lanetan aritu ziren; zazpi egun geroago, gaur hamar urte, haien gorpuen bila abiatu behar izan zuten Jendarmeriako larrialdietarako taldeek: 3.144 metroko Taillon mendian izan zuten mendizaleek istripua, Frantziako Pirinioetan (Pirinio Garaiak), iparraldeko horma eskalatzen ari zirenean. Mendia biziki maite zuten, eta mendian gogoratuko dituzte, asteburuan, haiek maite zituztenek: X. Mendi Eguna ospatuko dute, Beran.

Erreportaje zabala dakar Nafarroako Hitzak haiei buruz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.