Indarkeria matxista

Ekintzetara pasatzeko eskatu du Mundu Martxak

Azken egunetako indarkeria matxista kasuak salatu dituzte, baita eraso batzuei zenbait komunikabidek emandako trataera “lotsagarria” ere.

Emakumeen Mundu Martxaren agerraldia, azken erasoak salatzeko. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2017ko urtarrilaren 19a
07:43
Entzun

“Nazkatuta gaude. Oso haserre gaude. Gainezka gaude”. 2017a hasi berritan indarkeria matxistak Euskal Herrian bi emakume erail izana eta Valentzian (Herrialde Katalanak) 2 urteko ume donostiar bat zauritu izana salatu du gaur Emakumeen Mundu Martxak. Horren aurrean jarrera irmoa agertu dute. “Jakin dezatela Euskal Herriko matxista guztiek prestatzen ari garela, inposatu diguten emakume eredua apurtzen ari garela, ez garela menpekoak”.

Komunikabide batzuek gertakari horiei emandako trataera ere gogor kritikatu dute, Sara Majarenas presoaren alabari aitak egindako erasoari erreferentzia eginez. “Indarkeria matxistaren dimentsioa kokatu beharrean, erasotakoa nor den, haren hitza zalantzan jarri eta morboan zentratu dira”. Majarenas kaleratzea eskatu dute, haren kasuak indakeria matxistaz gain “sakabanaketaren erregimena eta espetxeen egitura patriarkala” biltzen dituelako.

Aurreko ostegunean Portugaleten (Bizkaia) semeak eraildako emakumearen kasua eta Burlatan (Nafarroa) bikotekideak hildako emakumea gogoratu dituzte. Gainera, azken egunetan indarkeria sexistagatik hainbat gizon atxilotu dituztela deitoratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.