Albistea entzun

Industria

Makina-erremintak hazkundeari eutsi dio "2016 nahasi eta aldakorrean"

Euskal industriaren oinarrizko sektoreak %1,8 egin du gora salmentetan, 1.500 miloi eurotik gorako fakturaziora arte. 2017rako beste hazkunde txiki bat espero dute.

Patxu Lopez Usoz eta Xabier Ortueta
Patxu Lopez Usoz eta Xabier Ortueta GORKA ESTRADA / AGAZKI PRESS

Xabier Martin -

2017ko urtarrilak 25

AFM makina-erremintaren presidente Patxi Lopez Usozek esan du 2016. urtea oso gorabeheratsua izan dela, baina zailtasunak zailtasun, sektoreak lortu du goranzko joerari eustea. Azken urtean %1,8 hazi dira salmentak; 1.500 milioi eurotik gora faktiratu dute sektorea osatzen duten enpresa guztiak, haietatik gehienak Euskal Herrikoak. Proiektuak ixteko behar duten denbora gero eta luzeagoa da, eta horrek eragingo du fakturazioaren zati bat 2017an gauzatzea.

Izaera esportatzaile petoa dauka makina-erremintaren sektoreak, eta munduko merkatuetan ez dago egonkortasunik aspaldi honetan, baina, hala ere, 2017rako ez ditu aurreikuspen txarrak egin. Lan karga "sendoa" dagoela jakinarazi du AFMko buruak, deformazioaren azpiesktoreak lortutako "kaptazio historikoari esker". 2016an, fakturazioaren %76,8 esportazioei esker izan da; 2015ean %75,4 izan zen.

"Hazkunde txiki bat izan dugu, baina 2016a urte nahasia eta zaila izan da. Arrankearen azpisektorea larri ibili da merkatu tradizionaletan, Alemanian, Txinan, AEBetan, Indian, Errusian eta baita Espainian ere", azaldu du Lopez Usozek. Merkatu horiek "ahultasun zantzu argiak" erakutsi dituztela erantsi du. "Horrek eragin du, nahiz eta fakturazioan hazkunde txiki bat egon arren, eskaera poltsan behera egin dugula". Alabaia, arrankearen jaitsiera deformazioaren azpisektorearen igoera historikoak orekatu du. "Autogintzaren industriaren inbertsioa handia izaten ari da, eta kontratu ugari lortzen ari gara merkatu guztietan. 2017rako ere aurreikuspen onak egin daitezke azpisektore horri dagoekionez".

Esportazioak

2016an esportazioak %3,7 igo dira, eta 1.152,6 milioi eurora iritsi dira, 2013an lortu zen kopuru altuenetik hurbil dago lortutakoa. Esportazioen jomugari dagokionez —urrira arteko datuak dira—, Txinak lehen posizioa berreskuratu du, eta ondotik datoz Alemania, Mexiko, AEB eta Portugal. Hurrengo bost herrialdeak aldiz hauek dira: Italia, Frantzia, Polonia, Erresuma Batua eta Hungaria.

Beraz, Txinara esportatu dute gehien AFMko enpresek. 2015ean izandako beherakada nabarmenaren ondoren albiste ona da. Urte hartan lortutako zifra 2014an esportatutakoaren heren bat baino ez zen izan. 2014ko zenbakiak berreskuratzeko asko falta bada ere, hazkunde sendoa izaten ari da, "interpretatzen zaila den merkatu batean". Alemaniak joan den urteko datu bera lortu du, eta oraindik ere urruti dabil 2012 edo 2013an lotutako mailatik. Mexikok oso emaitza onak izan ditu, %22 igo da, eta lehen aldiz hirugarren posiziora igo da. AEB, 2015ean lehen merkatu izan zena, laugarren tokira igaro da, eta haren ondotik dago Portugal.

Barne merkatua

Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako merkatuek osotasun batean hartuz gero, hazten jarraitzen dute (%2,9), baina hazkunde hori moteltzen hasi da. Azken urteotan, lehen aldiz, kontsumoa 600 milioitik gorakoa izan da, eta kopuru hori krisialdiko bailaran lortutako emaitzen bikoitza bada ere, krisia baino lehenago izan ohi zen kontsumoaren %40 inguru txikiagoa da oraindik. AFMko lehendakariaren esanetan, “barne merkatuan, ekoizpen-ekipoen kontsumo zufrak oso txikiak dira oraindik. Egia da azken hiru urteotan poz apur bat berreskuratu dugula, baina hala ere, zifrak oso apalak dira industria alorrean lehiakor izan behar duen herrialde baterako".

Makina-erremintaren kontsumoak industria jakin batek lehiatzeko duen gaitasuna "oso ongi" adierazten duela dio Lopez Usozek, "eta Espainiak bultzada gogor bat behar du biderkatze eragina duten ekoizpen ekipoen inbertsioak egiteko, esate baterako, makina- erremintarako".

Euskal administrazioak garatu dituen Renove planak "Espainian erabat beharrezkoak" direla uste du, eta horiekin batera, "neurri fiskal tinkoak" eskatu ditu, "emaitzak banatu ordez, ekoizpen-ekipoetan berrinbertitzea sustatzeko". "Politika horiek epe ertainean dituzten eraginak ezinbestekoak dira garrantzitsua den industria-jarduera bat egongo dela ziurtatzeko".

2017rako aurreikuspena

“Gure enpresek, nagusiki, eskaera eta proiektuen sarrera eskuratzeko borrokatu beharko dute, baina deformazioaren azpisektoreak duen kaptazio bikaina ikusita, badirudi 2017an hazkundea izango dela fakturazioan", esan du AFMko zuzendari Xabier Ortuetak . "Ez dugu ahaztu behar egungo egoera geopolitikoa erabat aldakorra dela, etxean, Europan zein nazioartean, baina hala eta guztiz ere, sektoreak antzeko urtea izango duela espero dugu".

 

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Imanol Magro Eizmendi

Langileen datuekin elikaturiko algoritmoak eta adimen artifiziala bete-betean sartu dira lan harremanetan. Zein langile hartu, zein kaleratu eta halako erabakiak programa informatiko baten ondorioen menpe egon daitezke. Ikerlariek diote haien ustezko objektibotasuna ez dela erreala.
Langile bat eskuak aurpegian dituela, atsekabe keinua egiten, ordenagailuaren aurrean. ©CCO

Ostikada digitalaz kaleratuak

Iñaut Matauko Rada

Mezularitza tresna berrien bidezko kaleratzeak ugaritzen ari dira azkenaldian, eta sindikatuetako zerbitzu juridikoek nabarmendu dute modu hori ez dela legezkoa.
 ©CCO

Deskonexio digitala, langileen eskubidea

Iñaut Matauko Rada

Mundu hiperkonektatu honetan, gero eta zailagoa da etengabeko interakziotik ihes egitea. Hegoaldean, 2018ko eskubide digitalen lege organikoak dio langileek eskubidea dutela lanetik kanpoko deiei eta mezuei ez erantzuteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...