PUNTUEUS

Iñaki Goirizelaia, Puntu Eus fundazioaren lehendakari

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohiak Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuko du.

Iñaki Goirizelaia.
Iñaki Goirizelaia. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2017ko urtarrilak 26

Puntu Eus fundazioak 2016-2020ko eperako plan estrategikoa landu du komunitatearen parte hartzearekin. Plan estrategiko horretan, datozen urteetarako oinarri eta helburu estrategikoak ezarri dituzte, eta .eus domeinuaren eta fundazioaren erronkak finkatu.

Horrez gain, patronatua berritu dute, eta lehendakari berria hautatu: Iñaki Goirizelaiak beteko du 2011z geroztik Joan Mari Torrealdaik izandako ardura.

Datorren asteazkenean egingo dute agerraldi bat, bi gaien inguruko xehetasunak jakinarazteko. Prentsaurrekoan, azken urteen balorazioa egingo du Torreladaik, eta, patronatu berria aurkeztearekin batera, Iñaki Goirizelaiari emango dio lekukoa. Goirizelaiak Puntu Eus 2020 Plan Estrategikoa ezagutaraziko du, eta fundazioaren erronkak aurkeztu.

Horrez gain, Josu Waliño fundazioko zuzendariak indarrean sartuko den prezio politika aurkeztuko du. Domeinuak izan duen hazkundeari esker, prezioa jaistea lortu dute. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna