Estereotipoak

Mozorroak agerian uzten duena

Haurrak hipersexualizatzen dituzten mozorro batzuek hautsak harrotu dituzte sare sozialetan. Muturreko kasuetara joan gabe ere, azken hamabost urteetan helduen modelo berak eskaintzen zaizkie haurrei. Beraz, binarismoan oinarritutako rolak oso ongi zehazten dituen eredua geroz eta gazteagoei ematen zaie.

Inauteriak.
Inauteriak. Jagoba Manterola/Argazki Press

Iker Tubia

2017ko otsailak 18

Mozorro dendetako jabeek ohartarazi dutenez, duela hamabost urtetik hona haurren jantziak moldatu egin dira, eta orain helduen modelo berak eskaintzen zaizkie. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Saioa Iraola publizitate sexistan aditu eta Bilgune Feministako kideak afera aztertu dute. "Eragin latza du neskengan, sexualki erakargarri izateko derrigorrezko mandatu hori oso gazte direnean hasten delako", dio Landaidak.

Haurren hipersexualizazioak pertsona anitz sumindu ditu, baina helduen mozorroetan ere argi ikus litezke sistema patriarkalak ezarritako rol eta estereotipoak. Pertsonaia beraren mozorroa oso ezberdina da emakumeentzat edo gizonentzat. "Imitazioaren inauterietan sartu gara. Pertsona ospetsuak edo rol batzuk imitatzen ditugu, eta askotan rol horiek sexualizatzen ditugu", esan du Iraolak. Mozorroez gainera, emakumeek inauterietan nola parte hartzen duten ere jorratuko du erreportajeak.

Bestalde, mendian itsuen autonomia maila handitzeko Acoustic Trail aplikazioari buruzko erreportajea argitaratuko da gehigarrian. Satelite bidez, erabiltzailea aurrez zehaztutako ibilbidearen zein puntutan dagoen identifikatzen du, eta horren araberako seinaleak bidaltzen ditu.

Astero bezala, zinema kontuak ere bilduko ditu gehigarriak. Estreinaldien artean T2: Trainspotting filmari buruzko kritika egin du Gontzal Agotek. Film hori 1990eko hamarkadako ikurra da, eta segida eman diote Danny Boylek eta Ewan McGregorrek. Gastronomia orriak Gasteizko The Bost jatetxea izanen du hizpide, Xabier Santxotena sukaldariaren azalpenekin. Gainera, astebururako proposamenak ere bilduko ditu Bizigiro-k, ohi bezala.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna