Aurretiazko borondateen agiria

Nola hil hautatu nahi denean

Aurretiazko Borondateen Erregistroa 2004an jarri zuten martxan, eta 6.619 gipuzkoarrek egina dute jada bizi testamentua. Nola hil nahi den, nolako arreta medikoa jaso nahi den zehazten du agiri horrek. Dagoena ontzat jo arren, eutanasiaren onarpena eskatzen du DHE elkarteak.

jarraia131807.jpg
Eider Goenaga Lizaso.
2017ko otsailaren 18a
17:27
Entzun

Inork ez daki nola hilko den, noiz hilko den eta zergatik hilko den. Baina, galdetuz gero, gehienen erantzuna bat eta bera da: minik gabe, sufritu gabe… Aldagai gehiago sartzen dira, ondoren, “ez nuke bizi nahi burua galduz gero”, “ohean, landare egoeran baino, nahiago dut hil”, “ez dut ingurukoentzat karga bat izan nahi”, “gertukoak agurtu eta kontu guztiak itxita utzi nahiko nituzke”, “maite ditudanak inguruan eduki nahiko nituzke”. Horrelako komentariorik egin ez duenik ez da, eta are gutxiago adin batetik aurrerakoen artean. Baina borondate hori idatzita uztea beste kontu bat da. Gipuzkoan, biztanleen %1ek baino gutxiagok daukate egina bizi testamentua edo aurretiazko borondateen adierazpena.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2004an jarri zuen martxan Aurretiazko Borondateen Erregistroa: ordutik, 6.619 lagunek aurkeztu dute, eta 2016an 965 agiri berri erregistratu zituzten. Bizi testamentua egiten dutenen bi heren emakumezkoak dira, %67 hain zuzen ere. “Kasu gehienetan profila emakume zaintzailearena da; gertuko senide bat nola hil den ikusten dute, eta beraiek ez dute egoera beretik pasatu nahi”, azaldu dio Hitza-ri Jose Luis Vidal mediku eta Aurretiazko Borondateen Erregistroko arduradunak. Vidalek Araban egiten du lan, baina astero mugitzen da Donostia eta Bilboko Osasun ordezkaritzetara, bizi testamentua egin nahi dutenei aholkularitza eta laguntza eskaintzera. Aurrez deitu behar da ordua hartzeko. “Arreta pertsonalizatua bermatzen dugu, eta agiria egin nahi duenaren eskuragarritasuna errazten dugu etxetik gertuen duen ordezkaritzara mugituz. Hitzordua deia egin eta bi edo hiru hilabetera ematen da, gutxi gorabehera”.

Erreportaje osoa Gipuzkoako Hitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.