HILBERRIA

Jean Abeberri 'Koko' hil da

85 urte zituela hil da, bihotzekoak jota.

/ SYLVAIN SENCRISTO

Berria -

2017ko otsailak 22

Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea sortu zuen Abeberrik 1980ko hamarkadan. Horrela azaldu zion BERRIAri EHGEBBen sorrera, 2014an eginiko elkarrizketa batean: "Oso larria zen Euskal Herriari gertatzen zitzaiona. GALen atentatuak oso presente ziren. Alderdi Sozialista boterean zen Frantziako Gobernuak Espainiako Gobernua atsegitearen deliberoa hartu zuen, eta lehen estradizioak egiten hasi zen. Lehen aldia zen hemen estradizio batzuk burutzen zirela. Onartezina zen. Giza eskubideen aldeko batzorde batean militatzen nuen beste batzuekin Baionan. Batzordeak Ipar Euskal Herrian gertatzen zenaren inguruan borrokatzeko asmorik ez zuela jabeturik, 30 lagun bildu ginen, eta estradizioen kontra lan eginen zuen beste batzorde berri bat sortzearen deliberoa hartu genuen: Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea".

Miarritzen (Lapurdi) jaio zen Abeberri, 1932an. Abokatua lanbidez, Enbata aldizkariko zuzendari ere izan zen. Bertan ditu argitaratuak hainbat artikulu. Aldizkariko buru zela, 1979ko apirilean atxilotu zuen Guardia Zibilak Biriatun, autoan ETAren zutik aldizkariaren zenbait ale zeramatzalako. Urtebete geroago, Espainiako Polizia iraintzea egotzita auzipetu zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna