Albistea entzun

ANTZERKIGINTZA

Donostia antzerki saria, 'Francoren bilobari gutuna' lanarentzat

Artedrama, Dejabu Papin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain konpainiek sortua da antzezlana. Unai Iturriagak eta Igor Elorzak idatzi zuten testua, eta iazko urriaren 31n estreinatu zuten, Luhuson.

'Francoren bilobari gutuna' antzezlana.
'Francoren bilobari gutuna' antzezlana. / Isabelle Miquelestorena

Mikel Lizarralde -

2017ko martxoak 2 12:07

Ximun Fuchs da zuzendaria, eta antzezleak, Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko Redondo, Erika Olaizola eta Pako Revueltas.

Epaimahaia Eriz Alberdik (AISGE), Javier Arbillagak (publikoaren ordezkaria), Maitane Goldarazenak (publikoaren ordezkaria), Amagoia Lauzirikak (Euskal Aktoreen Batasuna), Ritxi Lizartzak (itzultzailea), Beñat Sarasolak (EHAZE), Frank Suarezek (EKE) eta Jaime Valverdek (antzerki kritikaria) osatu dute, eta haien arabera "sorkuntza lan bikaina" da Francoren bilobari gutuna: "Nabarmentzekoa da gaiak lantzerakoan aurretik egindako ikerketa lan sakona. Talde lana zoragarria da eta trebetasun dramatiko ikaragarria erakutsi dute, bizitasun handiko momentuak une hunkigarriekin tartekatuz".

Aurreko urtean Donostian estreinatutako euskarazko antzerki lanen artean aukeratu du epaimahaiak Artedramak, Dejabu Panpin Laboraregiak eta Le Theatre de Painek sortutako lana. Orotara 17 antzezlan estreinatu ziren iaz Donostian.

Saria —Iñigo Manterolaren eskultura bat eta 12.000 euro— martxoaren 27an jasoko dute Viktoria Eugenia antzokian egingo den ekitaldian. 10.000 euro jasoko dituzte orain, eta gainerako 2.000 euroak 2019. urte baino lehen beste obra bat prestatzen badute.

Hiru gai ditu ardatz antzezlanak: gizartearen osasuna, izugarrikerien transmisioa, eta frankismoaren oroimena eta herentzia. Zergatik gutun bat bidali Francoren bilobari? Gunter Anders Alemaniako filosofo judu bat izan zen. Adolf Eichmann, juduen deportatzailea II. Mundu Gerran. Andersek Gu Eichmannen seme-alabak idatzi zuen, Eichmannen semeari idatziriko gutun moduan, bere aitak egin zuen hartatik aldentzeko eskatuz, eta nazismoaren aurkako borrokara batu zedin.

Nazismoak auziak izan zituen Jerusalemen eta Nurenbergen. Frankismoak, ordea, ez; eta halako gutunik ezin izan dute idatzi. Ideia horri jarraitu diote antzerkiaren haria osatzeko, eta herriak jasandako «traumak» —Fuschen hitzetan— azaleratzeko. Haren ustez, kulturak tresnak izan behar ditu trauma horiek sendatzeko.

Hamazazpigarrenez emango dute Donostia antzerki saria. Ados taldeak jaso zuen iaz, eta, 2015ean, Dejabu Panpin Laborategiaren Arrastoak lana saritu zuten. 2014an, berriz, Tartean Teatroren Lingua Nabajorum.

Artedramak, Dejabu Panpin Laboraregiak eta Le Theatre de Painek  2011n ere jaso zuten saria Errautsak antzezlanarekin.

 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Kepa Junkera, erdian, gaur Bilboko Arte Ederren museoan egindako liburuaren aurkezpenean ©Aritz Loiola/ Foku

Kepa Junkerak bere obra osoa berrikusten duen arte liburua kaleratu du

Iñigo Astiz

Musikariaren diskografia osoa errepasatzen du Berpiztu lanak, eta, gainera, 40 artistak propio sortutako obra bana eta Junkerak sortutako kanta guztien partiturak ere badakartza. Musikariak berak parte hartu du argitalpenaren aurkezpenean.

 ©Joanes Etxebarria

«Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu»

Joanes Etxebarria - Ipar Euskal Herriko Hitza

Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko.

<em>Maus</em> liburuko lau bineta. ©ASTIBERRI

Saguen txilioak holokaustoan

Uxue Rey Gorraiz

Gurasoek holokausto nazian bizitakoetan oinarrituta sortu zuen Art Spiegelmanek 'Maus' komikia. Pulitzer saria irabazi zuen 1992an. Euskarara ekarri dute berriki.

Soinu txikia XIX. mendearen amaieran hedatu zen Euskal Herrian. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...