Atutxa II eta Mugerza II garaile Urrezko Aizkoran

Erraz nagusitu dira faboritoak, laugarren urtez jarraian.

Gaurko irabazleak, lanak amaitu dituzten unean
Gaurko irabazleak, lanak amaitu dituzten unean Uztarria

Berria -

2017ko martxoak 5

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu da Urrezko Aizkora txapelketako finala gaur eguerdian, harmailak jendez beteta zirela. Faboritoek irabazi dute, Aitzol Atutxak eta Ugaitz Mugerzak, laugarren urtez jarraian.

30 enbor moztu dituzte guztira, bost modalitatetan, eta irabazleek 29 minutu eta 24 segundo behar izan dituzte lanak bukatzeko. Iker Vicente eta Ruben Saralegi geratu dira bigarren, lanak betetzeko 58 segundo hartuta. Hirugarren geratu direnek, Joseba Otaegik eta Xabier Orbegozo Arria V.ak, aldiz, 30 minutu eta 39 segundo behar izan dituzte.

Gazte mailan, berriz, Beizamako Eneko Otañok eta Josean Etxebarriak jantzi dute txapela. 11 minutu eta 7 segundo behar izan dituzte hamabi mozketa egiteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna