Derbia

Athleticentzat izan dira Anoetako hiru puntuak (0-2)

Zuri-gorriak izan dira nagusi Anoetako derbian, nahiz eta Realak ere izan dituen aukera argiak. Raul Garciak eta Iñaki Williamsek sartu dituzte Athleticen golak.  

Ahaleginak egin arren, zuri-gorrientzat izan dira azkenean hiru puntuak. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2017ko martxoaren 12a
13:52
Entzun

Indarrak berdinduta dituztela atera dira Realeko eta Athleticeko jokalariak zelaira. Ordea, lehen zatiko hasierako minutuak nahikoak izan dituzte zuri-gorriek aurrea hartzeko. Aurretik ere izan dira aukerak, baina Raul Garcia izan da azkenean bisitarientzako lehen gola sartu duena. Horren ostean, etxekoen txanda izan da. Aukera paregabeak izan dituzte partida berdintzeko ere. Horietako bat 34. minutuan Juanmik izan duena. Hark buruarekin eman dio baloiari eta zuzen jaurti du atera, baina bikain gelditu du Kepak.

Bigarren zatian aldatu egin dira rolak. Txuri-urdinak indartsu irten dira zelaira, berdinketa lortu asmoz. Erasoan gogor ekin diote etxekoek, baina hala ere bigarren gola sartzeko gai izan dira Athleticekoak. Iñaki Williamsek sartu du hura, jokaldi paregabe baten ostean. Hala 56. minutuan heldu da 0 eta 2koa Anoetan.

Zuri-urdinak ez dira, hala ere, kikildu eta kontraerasoari ekin diote. Lortutako abantailari eusteko asmoz aspaldian jokatu gabe zen Aritz Aduriz zelairatu du Valverdek. Berehala geratu da argi entrenatzailearen erabakia zuzena izan dela. Izan ere, irten eta minutu gutxira gol aukera bikainak sortu ditu Adurizek.

Bigarren zatiko 70. minutuan sartu du Raul Navasek, Realaren lehen gola izan zitekeena. Ordea, epaileak baliogabetu egin du, falta izan dela iritzita. Erabakiak haserre bizian jarri ditu zelaian gehiengoa ziren zuri-urdinen zaleak. Bi minutura heldu da Navasen bigarren aukera, baina luzeegi jaurti du baloia. Azkenean, dena den, alferrik izan dira etxekoen ahaleginak, eta hiru puntuak Bilbo aldera joan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.