TORTURA

Bihar hasiko dira epaitzen lau guardia zibil, Barrenetxea torturatzea egotzita

Bilboko Epaitegian epaituko dituzte, asteartetik ostegunera. Bideoa: Barrenetxeari elkarrizketa (Lara Madinabeitia / BerriaTB). [Youtube]https://youtu.be/wBs1SjckH4s[/Youtube]

2017ko martxoaren 13a
07:25
Entzun

2010eko irailean atxilotu zuen Guardia Zibilak Barrenetxea, Ekin-eko kidea zelakoan. Beste zortzi lagun ere atzeman zituzten. Denek salatu zituzten torturak, baina Barrenetxearena bakarrik iritsi da auzitara.

Torturak salatzeko, manifestazioa egin zuten larunbatean Bilbon, 5.657 torturatu. Aitortza, erreparazioa, ez errepikatzeko bermeak lelopean.

[Youtube]https://youtu.be/LgnUJLMI2PM[/Youtube]

Erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak emateko fasea hasteko garaia dela esan zuen Barrenetxeak larunbatean BERRIAn argitaratutako elkarrizketan: "Torturak argituko ez dituen jendarte bat eraiki nahi dugu?".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.