memoria historikoa

Iruñeko Udalak 309 iruindarren hilketak ikertzeko eskatuko du

Argentinako frankismoaren kontrako kereilan ostiralean aurkeztuko du berea udalak. Mila kartzelatze ikertzeko ere eskatuko du.

Majuelo, Asiron eta Etxeberria, kereilaren berri emateko agerraldian. /
Majuelo, Asiron eta Etxeberria, kereilaren berri emateko agerraldian. / Ion Orzaiz Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2017ko martxoak 13

"Argi dago trantsizioak ez zuela behar bezala ikertu frankismoa, eta ez zela borondaterik izan". Hitz horiekin laburbildu du Joseba Asiron alkateak Iruñeko Udalak ostiralean frankismoko krimenak ikertzeko aurkeztuko duen kereila. Argentinan zabaldu den kereilari gehituko zaio, eta ostiralean aurkeztuko dute. Alkateak gaineratu duenez, frankismoak hiri batean eginiko krimenen aurka estatu osoan aurkeztuko den lehen kereila izanen da Iruñekoa. Zehazki, 309 iruindarren hilketak eta mila kartzelatze ikertzeko eskatuko du Iruñeko Udalak. NUPeko adituek egin dute kereilaren peritu txostena. Asironekin batera, Lourdes Etxeberria kereilaren defentsa eginen duen abokatua eta Emilio Majuelo historialaria izan dira horren berri ematen gaur eguerdian.

NUPeko ikerlariek Frankismoko Krimenen Memoria Historikoaren Iruñeko bulegoaren bitartez eginiko ikerketan ehunka hilketa, atxilotze eta jazarpen aztertu dituzten arren, 17 iruindarren kasuen inguruan eraiki dute kereila: Florencio Alfaro Zabalegi, Gregorio Angulo Martinena, Juan Elian Anton Murgiondo, Martin Arbizu Goñi, Pedro Belloso Garcia, Gloria Bosque Ezker, Jose Luis Cano Perez, Corpus Dorronsoro Arteta, Victorino Garcia Enciso, Moises Garjon Arostegi, Juan Carlos Goñi Ziganda, Jose Roa Garcia, Mariano Saez Morilla, Tomas Salinas Beorlegi, Angel Sanz Montero, Amadeo Urla Aranburu eta Javier Urroz Dominguez. Biktima horietako bik, Gloria Bosquek eta Angel Sanzek, eta beste biren senideek (Moises Garjonenak eta Jose Roarenak) bat egin dute kereilarekin, udalaren akusazioari eurena gehituta.

Emilio Majuelok adierazi duenez, arrazoi teknikoengatik hautatu dituzte 17 kasu horiek, peritu txostena osatzeko: "Beste edozein hauta genezakeen, baina kasu hauetan dokumentazio oparoa genuen. Bestalde, frankismoak eraildako Iruñeko Udaleko zazpi zinegotzien kasuak ere jaso ditugu, oso esanguratsuak direlako".

Lourdes Etxeberria abokatuaren esanetan, berriz, "oso kereila sendoa" da Iruñeko Udalak ostiralean aurkeztuko duena. "Nazioarteko zuzenbidera jo dugu, gizadiaren kontrako krimenak direlako, eta estatu guztiek betebeharra dute oztopo faktiko eta juridiko guztiak kenduta, giza eskubideen urraketa sistematiko, planifikatu eta orokortu oro ikertzeko, epaitzeko eta, kasuan kasu, baita zigortzeko ere".

 

Eskerrak eman dizkie Asironek senideei eta elkarte memorialistei, eginiko lanagatik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna