EUSKARA

Piarres Xarriton euskaltzaina hil da

Euskal intelektualen artean lokarri eta sustatzaile, memoriaren gordailu eta trasmititzaile, egituren sortzaile eta abertzaletasunean ere gaztetik aktibo izan da Xarriton.

Piarres Xarriton, ekitaldi batean hizlari.
Piarres Xarriton, ekitaldi batean hizlari. Jagoba Manterola/Argazki Pres

Nora Arbelbide Lete -

2017ko martxoak 17

1947an apeztu zen. Erroman goi teologia ikasketak eginik, Parisen filosofia ikasirik, irakasle gisa jardun zuen hainbat eskola eta mailatan. Hazparneko Langintza eskolaren sortzaile izan zen, non, besteak beste, Txillardegi eta Jean Louis Davant izan ziren irakasle. Udako Euskal Unibertsitatearen sustatzaile ere izan zen. Baita Parisko Euskal Etxearena ere. Apezgoa XX. mendeko 70eko hamarkadan utzi zuen, desadostasun politikoengatik, eta familiatu zen.

Idatzi andana bat ere utzi du Xarritonek. Hark berak idatziak, 2003ko De re publica edo politikaz (Elkar), adibidez. Besteenak ere ezagutarazi zituen. Etxepare medikuaren idazlanak eta Larzabal antzerkilanak ere bai.

Politikan ere aritua zen. Gazte-gaztetik abertzale egin zen. 1988ko hauteskundeetara Eusko Alkartasunaren izenean aurkeztu zen. EAren Ipar Euskal Herriko burua izan zen kasik hamar urtez. Baionako Herriko Etxean zinegotzi izan zen 1993tik 1995era bitartean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna