Herri galdeketak

Larrabetzun, %58ko parte hartzea

20:00etan bozkalekuak itxita, Larrabetzun eman dute aurrena parte hartzearen datua: 919 herritarrek eman dute botoa.

Larrabetzu, goizean.
Larrabetzu, goizean. Aritz Loiola / Argazki Press

Hodei Iruretagoiena

2017ko martxoak 19

1.585 lagunek zuten aukera Larrabetzun (Bizkaia) estatus politikoari buruzko iritzia emateko. "Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura duzu?", galdetu dute. Hautesleku bakarra zuten, eta 919 larrabetzuar joan dira botoa ematera: hautesleen %57,98. Bideoa: herri galdeketa Larrabetzun.

Baiezko botoa eman dute parte hartzaileen %94,23k (866 boto); ezezkoa %3,37k (31 boto), eta zuria %0,11k (boto bat).

17:30eko datuetan, %51,29koa zen parte-hartze datua. Horri begiratuz gero, antzeko hautesle kopuruarekin Tolosaldean gaur bozkatu duten beste herrien parte-hartze kopurua bikoiztu du hainbat kasutan. Bizkaiko laugarren herria da herri galdeketetan bozkatzen, eta gerturatu da aurreko kontsultetako datuetara —Arrankudiagan %61,5ekoa izan zen, Ispasterren %63,7koa, eta Diman %63,7koa—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna