Herri galdeketak

Hernanin, laurdenek eman dute botoa

%24,77ko parte hartzea izan da Hernanin. Astigarragan, berriz, %19,99koa.

Hernani, gaur.
Hernani, gaur. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Berria

2017ko martxoak 19

Bagagiltza plataformak antolatu ditu gaurko herri galdeketak Beterriko bi herri horietan. Hernanin, 4.253 herritarrek eman dute botoa (%24,77), eta 953k Astigarragan (%19,99), ondorengo galderari erantzuteko: "Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?". Bideoa: herri galdeketa Oiartzualdea-Errenterian eta Hernanin.

Gaurko galdeketen batez besteko parte hartzearen bueltan ibili dira, beraz, Hernanin: %24,74k eman dute botoa. Astigarragan, apalagoa izan da datua: %19,92.

Botoa eman dutenetatik, baeizkoaren alde egin dute gehienek. Hernanin, %96,71k egin dute Euskal Herriko "errepublika burujabe eta independentearen" alde, %1,90ek aurka, eta boto zuria eman dute %1,11k; Astigarragan, %96,12k eman dute baiezko botoa, %2,73k ezezkoa, eta %0,84k zuria.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna