BIDEOA

Angel Oiarbide, Argentinatik

 

Berria

2017ko martxoak 20

Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko kidearen balorazioa jaso du BERRIAk Argentinatik. Nabarmendu du euskal herritar askok izan dutela aukera erabakitzeko, eta galdeketara iristeko prozesuaren garrantzia azpimarratu du, batik bat, herritarra ikusle izatetik protagonista izatera daramalako.

Laurak Bat euskal etxearen 140. urteurrenean parte hartzera joan da Oiarbide Buenos Airesera, eta esan du, zenbakietan sartu gabe, asko poztekoa dela Euskal Herrian martxan den eztabaida prozesua. "Zoriondu besterik ezin dut egin. Asko betetzen nau", adierazi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna