Albistea entzun

Durangoko bonbardaketa

1937an Durango bonbardatu zuten militarrak identifikatu dituzte

Gerediaga elkarteak sarraskiaren inguruko datuak bildu ditu, Durangoko Udalaren enkarguz. Egileen aurkako kereila aurkeztuko dute orain herriko epaitegietan.

Durangoko bonbardaketaren inguruan Gerediaga elkarteak aurkitutako dokumentua, Erromako artxibotik ateratakoa. /
Durangoko bonbardaketaren inguruan Gerediaga elkarteak aurkitutako dokumentua, Erromako artxibotik ateratakoa. / Gerediaga elkartea

Alaitz Armendariz -

2017ko martxoak 31

Jon Irazabal ikerlariak gidatutako lanari esker, Durangoko bonbardaketari buruzko datu berriak topatu dituzte. Erromako eta Madrilgo bi artxibo historikotan begiratuta ondorioztatu dute, besteak beste, hiru izan zirela bonbardaketan parte hartu zuten hegazkin bonbaketariak, eta bonba su-eragileak erabili zituztela. Informazio hori bonbardaketan parte hartu zuten eskuadrilen egunerokoak eta liburu teknikoak aztertuta lortu dute.

Gainera, bonbardaketa planifikatu eta egin zuten militarrak identifikatu dituzte, baita ekintza helburu militarrekin egin ez zela frogatzen duten lekukotzak topatu ere. Bestelako hiru helburu izan zituztela ondorioztatu dute: Bonben eraginkortasuna aztertzea, Euskal Gobernuak amore ematea eragitea eta nazioarteko komunitate politikoari erakustea Hitler eta bere Reich-a zer egiteko gai ziren.

Durangoko Udalaren enkarguz egin du ikerketa Gerediaga Elkarteak. Orain, informazio hori oinarri hartuta udalak bonbardaketaren erantzuleen aurkako kereila aurkeztuko du Durangoko epaitegietan. Sarraskian parte hartu zuten gehienak hilda egotea “litekeena” izan arren, jakinarazi dute bik behintzat bizirik jarraitzen dutela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zupiria, Dobaran eta Aizpurua VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkezten, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira

Arantxa Iraola Irati Urdalleta Lete

VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute euskara erdara adina edo gehiago, 2016an baino 38.000 gehiagok. Gazteak aritzen dira gehien
Seaskako ikasleak, atzo, Bernat Etxepare lizeoaren aitzinean, Baionan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Parisen «mespretxua» salatu du Seaskak, eta borrokan segituko dutela erran

Ekhi Erremundegi Beloki

Jorajuriak erran du brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea «irabazi» dutela. Seaskako 120 ikaslek frantsesez eginen dituzte baxoko azterketak
Uliazpi fundazioko langileen elkarretaratzea, epaia salatzeko. ©BERRIA

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Uliazpin euskara eskatzearen alde egin dute

Jone Arruabarrena

EH Bilduk eta EAJk aurkeztutako erdibideko zuzenketa onartu dute. Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk kontra bozkatu dute
Sindikatu guztietako ordezkariek atzo egindako agerraldia, Iruñean. ©LAB

Txibiterekin zuzenean negoziatu nahi dute hezkuntzako sindikatuek

J.A.

Salatu dute Hezkuntza Departamentuak «jarrera arduragabea» izan duela negoziazioetan. Apirilaren 3rako greba deialdiari eutsi diote

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.