Arabako Bertsolari Txapelketa

Oihane Pereak jantzi du txapela

Puntu bakarragatik gailendu zaio Asier Otamendiri, Gasteizko Principal antzokian jokatu den finalean. Bi bertsolariek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatuko dute.

Karla Santistebanek jantzi dio txapela Oihane Pereari.
Karla Santistebanek jantzi dio txapela Oihane Pereari. Juanan Ruiz / ArgazkiPress

Ane Zuazubiskar Iñarra -

2017ko apirilak 1

Oihane Perea bertsolariak jantzi du txapela Gasteizko Principal antzokian jokatu den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Asier Otamendirekin aritu da buruz burukoan, eta puntu bakarreko aldearekin nagusitu da Perea. Bi bertsolariek datorren urteko Txapelketa Nagusian kantatuko dute.

Karla Santestebanek jantzio dio txapela irabazleari. Arabako lehen bertso eskola sortzeko lanetan ibili zen, eta haren lan isila eskertu nahi izan dute.

Hala geratu da sailkapena:

1.- Oihane Perea (591,5 puntu)

2.- Asier Otamendi (590,5 puntu)

3.- Manex Agirre (390 puntu)

4.- Xabi Igoa  (384,5 puntu)

5.- Iñaki Viñaspre (380,5 puntu)

6.- Serapio Lopez (372 puntu)

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna