Bertsolaritza

Bertsolaritzarekin zita larunbatean, Iruñean

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da larunbat honetan, 17:00etan, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Julio Sotok, Xabi Maiak, Eneko Fernandezek, Eneko Lazkozek, Aimar Karrikak, Ander Fuentes Itturri-k, Xabier Terrerosek eta Julen Zelaietak hartuko dute parte txapela irabazteko lehian.

Finalistak, finalaren aurkezpenean. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
Naiara Elola.
2017ko apirilaren 3a
16:47
Entzun

Duela bi urte bezala, aurten ere ez da emakumezkorik ariko bertsotan finalean. Dena den, garaileari txapela janzteaz emakume bat arduratuko da, Luzia Goñi, 89 urteko Aizarozko (Nafarroa) bertsolaria. Bizi osoan aritu izan da bertsotan. Bere garaiko emakume askori gertatu bezala, ez zuen paradarik izan plazetan bertsotan egiteko. Baina, atzo eta gaurko gertakarien kronikak egin ditu idatziz. “Luzia Goñiri egindako omenaldi txiki honen bidez, hamarkada luzez bertsogintzaren alde lan isilean aritu diren emakume guztientzako aitortza ere egin nahi dugu”, azaldu du Nafarroako Bertsozale Elkarteko presidente den Alaitz Rekondok.

Finalean, Nafarroako bertsolaririk onena zein den jakiteaz gain, urrian hasiko den Txapelketa Nagusian ariko diren bost ordezkari nafarrak zeintzuk izango diren ere ezagutuko da. Izan ere, lehen bost postuetan sailkatzen direnek, zuzenean hartu ahal izango dute parte lehia nagusian.

Larunbateko finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean egongo dira salgai larunbat goizera arte. Horrez gain, nahi duenak, egun osoz eskuratu ahal izango ditu Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko leihatiletan. Kiroldegiko ateak, 16:00etan irekiko dituzte, finala hasi baino ordubete lehenago, alegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.