Binakako finala

Adostasunik ez finalerako material aukeraketan

Oso material desberdina hautatu dute Irribarria-Rezustak eta Bengoetxea VI-Larunbek igandeko finalerako. Bengoetxea bereziki haserre agertu da. Bideoa: pilota aukeraketa (Argazki Press). [Youtube]https://youtu.be/5yWL2ckrAyM[/Youtube]

2017ko apirilaren 6a
07:14
Entzun

Ez da giro binakako txapelketaren finalaren aurreko egunetan. Materialaren hautaketa egin dute gaur Bilboko Bizkaia frontoian, eta emaitzarekin oso atsekabetuta agertu Bengoetxea VI.a: “Dezepzionatuta nago. Oso pilota biziak aukeratu dituzte; ez nuen uste halako materialik sartuko zutenik”. Azaldu duenez, pilotek lau metroko altuerako botea egiten dute, eta, partidak aurrera egin ahala, are bote handiagoa izango dute. Arazo horiek gorabehera, haren bikote Mikel Larunbek esan du “indar guztiak” aterako dituztela igandean garaile izateko.

Iker Irribarriak, berriz, argi utzi du bakoitzak “berea” ikusten duela, eta ez zaio iruditu berak eta Beñat Rezustak aukeratutako pilotek bote handiagorik egiten dutenik. Gainera, ohartarazi du Bengoetxeak VI.ak eta Larunbek aukeratutako pilotak “motelegiak” direla Bizkaia frontoirako. Bestalde, Rezustak ez dio garrantzirik eman faborito izateari, eta, gertatzen dena gertatzen dela, txapelketa guztian egindako lana nabarmendu du.

Binakako finala Bizkaia frontoian izango da, igandean, 17:00etan. 300 sarrera geratzen dira saltzeke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.