Zinema

'The Eagle Huntress' eta 'Jackson' garaile Giza Eskubideen Zinemaldian

Watu Wote film laburrak jaso du Gazte Epaimahaiaren saria.

'Jackson' filma.
'Jackson' filma. Berria

Berria -

2017ko apirilak 7

Jackson (Maisie Crow, AEB) abortuaren gaineko dokumentalak irabazi du Giza Eskubideen Donostiako 15. Zinemaldiko Amnistia Internazional saria, eta The Eagle Huntress (Otto Bell, AEB) filmak, berriz, Ikusleen Saria. Lan hori gizonezkoen lanbide bat eskuratu nahi duen neska nerabe kazakhstandar baten istorioa da. Gaur goizean eman dute palmaresaren berri Josemi Beltran zinema jaialdiko zuzendariak eta epaimahaietako ordezkariek.

Gazte Epaimahaiak, berriz, Watu Wote (Katja Benrath) film laburra saritu du.

Gaur gauean emango dituzte sariak Viktoria Eugenian egingo den ekitaldian. Deepa Mehta zinemagile indiarrak zinemaldiaren saria jasoko du, eta Slava / Glory (Kristina Grozeva, Petar Valcachov) ekoizpen bulgariar-greziarra emango dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna