armagabetzea zuzenean

ETAren arma guztiak Frantziako Poliziaren esku daude

ETAren armak Frantziako Poliziaren esku daude jada. 172 begiralek zaindu dituzte ETAk armak gordetzeko erabili dituen eremuak, eta kokalekuen berri eman die Jean Noel Etxeberri 'Txetx'-ek egiaztatzaileei. Goizean gauzatu da ETAren armagabetzea. 'Bakearen artisauek' eman dute zuloen berri. Urkullu eta Barkosen hutsunea nabarmena izan da. Arratsaldean, ekitaldi jendetsua egin dute Baionan.

ETAren armagabetzea. Baionako arratsaldeko elkarretaratzea

Berria -

2017ko apirilak 8

Goizean goiz hasi dira armagabetzea bururatzeko ekinbideak. 08:45ean, ekitaldi instituzional batean, Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapezak, Jean Noel Etxeberri Txetx-ek, Ram Manikkalingam Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko buruak, Harold Good Ipar Irlandako apaiz protestanteak eta Matteo Zuppi Boloniako artzapezpikuak azaldu dute armen kokalekuak jada Frantziako agintarien esku zeudela.

Txetx Etxeberriren eskutik jaso dituzte armategien kokelekuak Nazioarteko Egiaztatze Batzordeki kideek. Haiek Frantziako agintarien esku utzi ostean, zuloetara joan da Polizia. Zortzi zulotan banatuta, 172 begirale topatu dituzte, armak estatuak bereganatzen zituela egiaztatzeko. Eguerdirako, guztietara joana zen Polizia, eta eraman ditu armak.

Urkullu eta Barkos ez dira izan Baionako ekitaldian. 13:15ean eman du prentsaurrekoa Urkulluk, Manikkalingamekin. Nafarroako Gobernuak oharra kaleratu du, baina, oraingoz, Barkosen adierazpenik ez dago.

Arratsean, berriz, gizarte zibilaren sostengua jaso du armagabetzeak Baionan, Paul Bert plazan. 20.000 lagun inguru elkartu dira ekitaldian.

Egunaren kontakizuna:

Zuzeneko kontakizuna

16:44
2017-04-08

Bakegileen eskuak airean, ekitaldia amaitzen ari da Baionan, presoen etxeratzeen oihuekin.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:25
2017-04-08

Eizagirre: "Oraina ere mingarria da, esaterako presoena, haien lagun eta senideena. Legea eta politika gaurko egoerara moldatzen bada, danok irabazten dugu"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:24
2017-04-08

Estitxu Eizagirre: "Hitz ematen dugu oroitzapena eta aitortza izango dutela, eta egia eta justizia nahi dugula. Aldarri hau: Ez da berriz gertatuko"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:24
2017-04-08

Estitxu Eizagirre orain. "Ez da arinkeria bat izan, are gutxiago inprobisatutako erabakia. Armagabetzearen eguna gure eguna da hausnartu egin dugulako, eta elkarrekin pentsatu eta neurtu dugulako"

Falta direnen erabakia errespetatzen dutela esan du, badakitela Baionan ez daudela guztiak, baina pentsakera guztietako jendea elkartu dela ukaezina dela.

"Bakea ez da soilik bortizkeria eza, baina bortizkeria badago ez dago bakerik".

"Gure bihotza eta oroitzapena biktimentan jarrita daukagu. Biktima guztiengan. Arma guztien biktimengan"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:11
2017-04-08

Gaurko egunerako prestatu duten testua leitzera hainbat lagun igoko dira agertokira orain.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:10
2017-04-08
16:09
2017-04-08

"Seme -alaba eta bilobei eskain diezaiegun gaurko eguna, ez dezaten gatazka oinordetzan jaso"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

16:07
2017-04-08

Harold Goodek preso eta iheslariek etxeratzeko eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:53
2017-04-08
Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:46
2017-04-08

Independentziaren aldeko oihuak eta euskal presoak etxeratzearen aldekoak Baionan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:39
2017-04-08
15:38
2017-04-08

Berhokoirigoin: "Presoen eta errefuxiatuen auzia ezin da legearen aplikapenari mugatu; behar dugu tresnak garatu espetxeari alternatibak bilatzeko. Finean, ikasi behar dugu elkarrekin bizitzen. Ikasi behar dugu atzoko etsaia ezin dugula egungo arerioa bezala hartu. Espirituen armagabetzeari ekin beharko dugu. Gerraren kontra borrokatu. Mendeku goseari uko (...) Ezer ez da eztabaidatik kanpo geldituko. Ezin da deus ere saihestu edo ezkutatu. Dena behar da gogora ekarri, gogoeta kritiko bat hausnarketa politikoaren menpera jarri baldintza bakar batekin: gure diferentziak era demokratikoan gainditzeko"

"Guztion eginkizuna da amets dugun bake hori elkarrekin eraikitzea"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:34
2017-04-08

Berhokoirigoin:

"Zeregina badugu; bake justu bat lortzeko, etorkizunera begira jarriko gaituen bakea behar dugu eraiki. Iraganak banatu bagintuen etorkizunak behar gaitu elkartu"

Horretarako biktimei gaiari eutsi behar zaiola dio. Biktima guztiei entzin behar zaiela azpimarratu du, denei: "bestearen lekuan jartzen ikasi behar dugu. Beharrezkoa da min pertsonala eta kolektiboa gainditzea".

"Iraganaren berrikusketa kritikoa behar da (...) ezin izango dugu ezer eraiki buru argitasunik eta ezagutzarik gabe"

Presoen auzia ere konpondu behar dela dio.

15:30
2017-04-08

"Zuen sustenguari esker aitzina egin dugu, eta hemen gira egun. Gertatu behar zena gertatu da. Gaur, 2017ko apirilaren 8an ETA erakunde armagabetua da"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:28
2017-04-08

Berhokoirigoin: "Azkenean iritsi gara".

"Bakea egitea gerla egitea baino zailagoa da. Ez genuen inoiz imaginatuko bake borondatean estatuen ezezkoarekin topo egingo zuenik".

"Iragana eta etorkizunaren artean haustura puntu bat markatzen du. Konfiantza ekimena segurtasunerako. Inteligentzia indarraren gainean kokatzen dela erakusten du armagabetzeak. Bake prozesuaren bihotzean kokatzen da, ikuspegi eta dinamika aldarazten duelako. Ezer ez da berdin izango".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:26
2017-04-08

Michel Tubiana eta Mixer Berhokoirigoin taula gainera. Zaparrada galanta jasotzen ari dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:24
2017-04-08

Anais Funosas Berthie Ahern parafaseatruz: "Bakea lortzeko jakin behar da ausart izaten, arriskatzen... Gure bake gileek hori ondo barneratu dute"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:19
2017-04-08

"Egun handia, etapaz etapa eraikia izan den eguna". Emaitza egunean zehar nola eraikia izan den gogoratzeko unea dela dio, egun osoko lanaren ostean. Bideoa baten ikusgai, orain, ibilbide osoa.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:17
2017-04-08

Hasi da Baionako ekitaldia. Milaka herritar bilduta, eta aurkezlea haiei guztiei eskerrak ematen, Bakearen Artisauen izenean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:00
2017-04-08

Pozik da jendea Baionan, musika bozgorailuetan, eta jendea erdi-dantzan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

14:55
2017-04-08

Baionako Paul Bert plazan jendea elkartzen ari da. 15:00etan da hastekoa elkarretaratzea. Gizarte zibilak gaurko egunez duen parte hartzeko gune nagusia. Gipuzkoatik Lapurdira bidean auto-ilarak eta Guardia Zibilaren kontrolak topatu ditu jendeak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:59
2017-04-08

Espainiako Gobernuaren ustez "operazio mediatikoa" izan da ETAren armagabetzearena, eta helburu batekin egindakoa: "ETAren porrota estaltzea". Gainera, ETA ordaina lortu nahian ari dela dio. Ez dutela mesederik jasoko ohartarazi dio, eta "faborezko traturik" ez diola emango.

Balorazioak egiteko Frantziako Gobernuaren egiaztapenaren zain egongo direla dio gainera. Egiaztapen hori ontzat joko duela ulertzera emanaz.

ETA "garaitua, etorkizunik gabe eta bere kideak giltzapean dituela" dagoela dio. Orain egin beharrekoak ere zehaztu dizkio: "Desegin eta barkamena eskatu"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:51
2017-04-08

Ekhi Erremundegi eta Enekoitz Esnaola kazetariak Baionan dira. Goizaren aurreneko analisia egin dute.

13:47
2017-04-08

Sinn Feineko buru Gerrry Adamsek "eskuzabaltasuna" eskatu die Espainia eta Frantziako gobernuei, ETAren armagabetzearen ostean.

13:37
2017-04-08
13:36
2017-04-08

Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari ohia eta PSOEren primarioetarako hautagaiaren ustez, berriz, gaurko argazkia "demokraziaren garaipenaren argazkia, eta terrorismoa garaitu dela erakusten duen argazkia" da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:32
2017-04-08

Susana Diaz PSOEren primarioetarako hautagaiak garrantzia kendu dio armagabetzeari: "Zuzenbide estatuak duela bost urte garaitu zuen ETA". Beraz, armagabetzea berandu datorrela uste du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:30
2017-04-08

Zuloen kokalekuak

Bakearen artisauek jakinarazi dute non dauden zortzi zuloak (argazki bilduma), nortzuk dauden han eta zenbat arma dauden. Polizia izan den horien lokalizazioak eman dituzte jada bakearen artisauek: Senpere (Lapurdi), Etxarri (Zuberoa) eta Espiute (Okzitania) herrien artean, Barkoxe (Zuberoa) eta Aramits (Okzitania) herrien artean, Audaux eta Castetbonherrien artean (Okzitania), Lahonton eta Carresse-Cassaber herrien artean (Okzitania) eta Araujuzon herrian daude.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

13:27
2017-04-08
13:26
2017-04-08

PP: "Ez da nahikoa"

PPk dio gaurkoa ez dela nahikoa. ETA "garaitua" izan zelako gertatu dela armagabetzea esan du Javier Marotok, Madrilen. Ezker abertzalea "errealitatea okertu eta historia berridazten" saiatzen ari dela salatu du: "Bertsio hori ez da onargarria". Gainera, PSE-EEren jarrera salatu du, uste baitu ezker abertzaleari horretan laguntzen ari dela.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:22
2017-04-08

Urkulluren lehen hitzak: "Epikatik etikara"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:21
2017-04-08

Urkullu:

"Berezko behin betiko eta ordainik gabeko armagabetzea funtseskoa da"

"Gaur ez da ezer hasten ezta bukatzen ere. Bizikidetzaren alde lanean jarraitzen dugu, orain, eszenategi hobean".

13:20
2017-04-08

Armagabetzea ondo egon zedin lan asko egin duela azpimarratzen ari da. Egiaztatzaileekin, gizartearekin, Nafarroako eta Espainiako Gobernuarekin... "Gure gizartearentzat lorpen garrantzitsua lortzeko beharrezkoa izan da diskrazioz ehuntzea".

Eskerrak eman dizkie erakundeei "heldutasuna eta lankidetza" topatu dutelako. Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordeari bereziki eskertu die.

13:18
2017-04-08

Urkullu: "Behin betirako zihurtatzen du ETAk ez zuela inoiz inor hil behar". Biktimei eskaini dizkio lehen hitzak.

OIhana Elduaien Uranga

13:05
2017-04-08

GUILLAUME HORCAJUELO argazkilariaren argazkiak dira. Senperen, polizia, kokaguneetako batetatik armak eramaten.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:04
2017-04-08

Senpereko zulo bat hustuaz, Polizia. Eferen argazkia da

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:55
2017-04-08

Nafarroako Gobernuak balorazio baikorra

Nafarroako Gobernuak armagabetzearen balorazio baikorra egin du. Armagabetzea ondo egin zedin bermatzeko lanean aritu dela azpimarratu du Gobernuak prentsa oharrean. Kapitulu "mingarri bat" itxi dela nabarmendu du. Eta orain, "injustizia" jasan dutenen memoria zaintzeko lan egin behar dela ohartarazi du.

Garai berrirako atea ireki dela uste du Gobernuak, eta orain "elkarbizitzaren, bakerako kulturaren, errespetuaren eta tolerantziaren alde" lan egin behar dela uste du. "Salbuespen politikarik" egongo ez den garai baterako. Hori guztia oinarri etiko sendoen gainean egin behar delakoan da.

Oihana Elduaien

Oihana Elduaien

12:45
2017-04-08

Auto ilarak

Arratsaldeko 15:00etarako deituta daude herritarrak Baionara. Gipuzkoatik Lapurtirako mugan auto ilarak daude une honetan, lau bat kilometrotakoak. 11:00ak aldean hasi dira autoak pilatzen.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:38
2017-04-08

Adolfo Muñoz: "Estatuaren ukazioarekin gizartearen papera ezinbestekoa zen, eta txalotu egiten dugu egindako lana".

Baionan hitz egin du.

12:37
2017-04-08

Ez sinistekoa litzateke PSEk edo PSNk halako adierazpenen bat egitea. PSko hautetsiek Presoen korapiloari eusteko lehentasuna jarri dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:20
2017-04-08

Zortzi zulotatik seitan pasatu da polizia dagoeneko, hala jakin du BERRIAk.

Haietako bakoitzean 20 lagun inguru daude armak Frantziako Poliziaren esku gelditzen direla egiaztatzeko. Ez dituela beste inork eramaten. Sei lekutako lana amaitu dute. Bi gelditzen dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:18
2017-04-08
12:17
2017-04-08

180 Polizia

Matthias Fekl Frantziako Barne Ministroak esan du 180 Polizia eta Gendarme ari direla desarmerako lanetan, Polizia Judiziala ere horretan dela, segurtasun zerbitzuak ere bai, eta baita artifizieroak ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:07
2017-04-08

Egitaraua aurrera

ETAren armagabetze egunean elkarretaratze handia espero da gaur arratsaldean Baionan. Eta kamerek jaso ez badute ere, goizean hainbat ekitaldi ari dira egiten. Une honetan, eztabaidan behar dute Joseba Azkarraga, SARE plataformaren boz eramaileak, Aitzpea Leizaola foro sozialekoak eta Philippe Texier, epaile ohia eta NBErako adituak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:55
2017-04-08

"Urratsa handi bat"

Matthias Fekl Frantziako Barne ministroaren arabera "urrats handi bat da" ETA armagabetzea. Goizeko bederatzietan hasita Frantziako Polizia lanean ari dela jakinarazi du.

Gogoan izan ditu ETAren biktimak, batik bat poliziak eta Guardia Zibilak

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:49
2017-04-08
11:35
2017-04-08

Goiza laburbilduz

1.- Bakearen artisauek egiaztatzaileei eman dizkiete ETAren armategien lokalizazioak

2.- Jean Rene Etxegarai izan da euskal erakundeetako ordezkari bakarra. Urkullu eta Barkos ez dira joan.

3.- Egiaztatzaileek Frantziako agintarien esku utzi dute zuloen kokapena.

4.- Guztira zortzi dira armategiak.

5.- 120 arma, 3 tona lehergailu eta zehaztu gabeko munizio kopuru bat dago guztira.

6.- Armategietan hogeina behatzaile daude.

7.- Frantziako agintariak iritsi dira, gutxienez, horietako batera eta lanean ari dira.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

11:34
2017-04-08

Andueza: "ETAren ekintza armatuen bukaera berandu dator ehunka biktimarentzat; horiek egia, memoria eta justizia merezi dute".

11:33
2017-04-08

PSEko Eneko Anduezak ere armagabetzea izan du hizpide: "Espero dugu armak inolako manipulaziorik gabe emango zituztela, era horretan argitu gabeko atentatuak ikertu ahal izateko"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:31
2017-04-08

Alderdi Popularrak 12:30etarako agerraldia iragarri du, armagabetzeaz hitz egiteko. Javier Maroto izango da bertan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:30
2017-04-08

Matthias Fekl Barne ministroak gogoan izan ditu, baita ere, ETAren atentatuen biktima guztiak, eta bereziki hildako eta zauritutako polizia eta guardia zibilak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:29
2017-04-08

Frantziako Barne Ministerioak "urrats garrantzitsutzat" jo du armagabetzea.

11:19
2017-04-08

Historikoa

Berhokoirigoin: "Ez dut uste beste hitzik baden. Aztertuko dugu iragana, etorkizuna jendearekin egin dezagun"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:18
2017-04-08

Momentuz ondo doaz gauzak, eta halaxe jarraitzea espero dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:17
2017-04-08

"Zulo bakoitzeak 20 behatzaile daude. Akreditazioa dutenak eta engaiatu direnak bake artisauen baloretan". Autoritate frantsesen zain dira, arsenala ez dezan beste inork eman, ez dadin interpretazio manipulaziorik izan.

11:16
2017-04-08
11:15
2017-04-08

Armagabetzea lortuta, bake iraunkor eta justua dela helburua nabarmendu du Berhokoirigoinek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:14
2017-04-08

Berhokoirikoin orain, euskaraz.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:13
2017-04-08

"Espero dugu arazorik ez sortzea. Nahiago izango genuen Frantziako Estatuaren laguntza izan gabenu"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:12
2017-04-08

172 lagun zuloak zaintzen

Frantziak armak bere gain hartzen dituela zihurtatzeko 172 behatzaile dira. Toki batean dira dagoeneko agintariak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:11
2017-04-08

Kazetarien galderei erantzuten ari dira bakearen artisauak. Tubianak hartu du hitza, eta esan du nazioarteko ordezkariek zortzi lekuren koordenadak. ETAren armategia han legoke. "Ahalik eta zehatzen eman dizkiegu koordenadak".

120 arma, 3 tona lehergailu eta zehaztu gabeko munizioa. Informazio hori Frantziako agintarien esku utzi du egiaztatzaileen nazioarteko taldeek. 172 behatzaile dituzte akreditatuta, eta haien lana da Frantziako agintariek armez jabetzen direla egiaztatzea.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:09
2017-04-08

Armategi bakoitzean hogei ikuskatzaile daude. Beren ardura da, zain egotea Frantziako autoritateak iritsi arte.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:00
2017-04-08

Zortzi lekutan

Oraintxe jakinarazi du Tubianak zortzi direla armategiak, eta ez hamabi, hasieran batean esan duten bezala.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:58
2017-04-08

Tubiana hasi da hizketan, frantsesez.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:58
2017-04-08

Argazkilariak erretiratzen ari dira, eta laster hasiko da prentsaurrekoa.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:53
2017-04-08

Urkulluk prentsaurrekoa emango du 13:15ean. Donostian izango da, lehendakaritzaren egoitzan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:51
2017-04-08
10:49
2017-04-08

Egun gogorrak izan dira azkeneko hauek. Anais Funosas neke aurpegiarekin agertu da, baina irribartsu.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:29
2017-04-08

Laster da hastekota Bakearen Artisauen prentsaurrekoa. Haien lana amaitu dute, eta iduriz, ongo atera da guztia.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:17
2017-04-08

Hemen bideoa

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:17
2017-04-08

Bideoa igorri digute Bakearen Artisauek, Txetx Etxeberrik nazioarteko egiaztatzaileei lokalizazioen berri eman dien unearekin. Argazkiak ere badira.

OIhana Elduaien Uranga

09:59
2017-04-08
09:55
2017-04-08
09:52
2017-04-08

Xaho kaian dira Euskal Irratiak, zuzeneko kontaketa egiten ari dira, eta BERRIAren bidez entzun daiteke.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:47
2017-04-08
09:44
2017-04-08

Arratsaldean da gizarte zibilaren juntadizo nagusia Baionan, 15:00etan. Nolanahi ere, informatiboki indartsua goiza ari da izaten. Desarmea amaitu da, eta bakearen artisauak pozik ikus daitezke. Agerraldia egingo dute 10:30ean.

Frantziako Poliziaren esku daude armategien lokalizazioak —zortzi dira batzuen arabera, eta 12 beste batzuen esanetan—. Hainbat iturriren arabera, hainbat militante goizean gozietik zulo horietan daude. Poliziak esku hartu beharko du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:32
2017-04-08
09:30
2017-04-08

Armategiak zortzi dira hainbat iturriren arabera, eta ez hamabi. Denbora beharko da guztia argitzeko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:29
2017-04-08

Frantziaren esku daude dagoeneko armak, ez daude ez ETAren esku, ez gizarte zibilaren esku eta ezta nazioarteko egiaztatzaileen esku ere. Orain, bakearen artisauen prentsaurrekoa egongo da, xehetasun gehiago ematea espero da han. 10:30ean izango da, eta BERRIA hura ere zuzenean ematen saiatuko da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:17
2017-04-08

Urkulluri eskerrak eman dizkio, izena aipatuta.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:17
2017-04-08
09:17
2017-04-08

"Armagabetxea eginda dago". orain, Frantziaren esku dago arma horiekin zer egiten duen. Lekukoak izan dira informazio pasatze horretan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:16
2017-04-08

Armagabetzerako urratsen errepasoa egiten ari da. Azpimarratu du, Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren babesa izan duela armagabetzea amaieraraino eramateko. "Frantziako Poliziaren esku dago informazio hori jada".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:13
2017-04-08
09:12
2017-04-08
09:11
2017-04-08
09:11
2017-04-08

Agiria irakurtzen ari da orain. Inglesez eta gazteleraz egingo du: "Zoritxarrez, edo zuen zorionerako, ez dut euskaraz irakurriko"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:10
2017-04-08
Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:09
2017-04-08
Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:08
2017-04-08

Euskaraz hasi da Ram Manikkalingam Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeko koordinatzailea. Badaki non dagoen.

09:06
2017-04-08

Ez duta kazetarien galderari onartuko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:03
2017-04-08

Baionako agerraldia hasi da. Sei gizonezko agertokian.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:56
2017-04-08
Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:52
2017-04-08

11:15ean prentsaurrekoa emango du Arnaldo Otegik, Baionan. Ordurako lanak amaituta leudeke.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:42
2017-04-08

Mikrofonoak prestatzen ari dira Herriko Etxean, BERRIAko lau kazerati bertan dira. Zuzenean ari gara ematen.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:39
2017-04-08

"Terrorismoaren kontrako iturriek" baieztatu diote Efe berri agentziari. Kokagune guztiak Pirineo Atlantikoen departamentuan daude iturri horren arabera.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:36
2017-04-08

BERRIAk egiaztatu du AFPk esandakoa. 12 kokalekuren berri eman diote dagoeneko Frantziako Poliziari. ETAren armak Frantziaren esku dira, beraz. Gizarte zibilak egina du bere lana.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:06
2017-04-08

12 armategi

AFPren arabera, 12 dira armategiak. Haien koordenak Frantziako Poliziaren esku leudeke dagoeneko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:04
2017-04-08

09:00etatik aurrera @euskalirratiak-en irratsaio berezia entzungai izango da BERRIAren webgunean

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

08:03
2017-04-08

Herriko Etxean 8:45ean dira prentsaurrekoa ematekotan. Ordu honetan ziren irekitzekoak ateak, kazetari piloa dago zain, eta lanak izango dira toki ona hartzeko. Ikusimina ikaragarria da Baionan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

07:41
2017-04-08

Luhuson (Lapurdi) eginiko armagabetze operazioaren ostean jakin ziren datuen arabera, ETAren armategiaren %85 dago biltzeko. Orduan, ETAren "desarmatzearen abiatzea" erabaki zutela zioten, eta "ETAk zigilupean jarri armamentuaren %15, guti-gorabehera".

Le Monde-k ere hala dio, Luhuson atzemandakoen halako zortzi utziko dituztela gaur Frantziako autoritateen esku.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

07:03
2017-04-08

Euskadi Irratian esan berri dute espero zela dozenaka herritar militante mobilizatzea goizaldean armak dauden lekuetara. Xehetasun gehiago ekitaldi instituzionalean emango dituzte.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

06:51
2017-04-08

BBC Erresuma Batuko telebista katearen bitartez eman zuen ETAk atzo bere erabakia. Hiru gakotan labubildu daiteke:

1.- "Ibilbide gogorra eta zaila izan da".

2.- "Euskal Herriaren alde egiteko hartu genituen armak eta Euskal Herriaren esku utzi ditugu orain".

3.- "Baionako hirian bilduko diren milaka eta milaka herritarrak dira aurrerabidean segitzeko berme bakarra".

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

06:48
2017-04-08

"ETA ez da gehiago erakunde armatua"

Mixel Berhokoirigoinek atzo ETAren agiriaren berri izan ostean berretsi zuen ETAk eman dituela bere arma guztiak. Eragileek begi onez hartu dute erabakia.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

06:41
2017-04-08

Jokin Sagarzazuk gaur BERRIAn argitaratu duenez, pentsatzekoa da lehen orduetan izango direla "armagabetze operazioak", eta, beraz, Baionako agerraldi instituzionalaren aurretik egotea abian.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

06:37
2017-04-08

Asteazkenean Etxegarai, Urkullu eta Barkos egiaztatzaileekin bildu ziren Arkautin (Araba). Gaur, ordea, Urkullu eta Barkos ez dira espero Baionako herriko etxeko ekitaldian.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

06:33
2017-04-08

Armagabetzeak babes zabala jaso du azken asteetan, eta oinarri horrekin gauzatuko da gaur Baionan.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

06:17
2017-04-08

Herriko etxean, hitzordua

Nazioarteko egiaztzaileek 08:45erako deitu dituzte komunikabideak gaur goizean Baionako herriko etxean. Hori izango da gaur goizerako espero zen erakundeen, egiaztatzaileen eta bakearen artisuen ekitaldi instituzionala. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria han izango da. Urkullu eta Barkosen asmoa da ondoren egitea beste agerraldi bat, Donostian.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna