Good eta Zuppi, ezker abertzalearen aspaldiko ezagunak

enekoitz esnaola
2017ko apirilaren 10a
17:44
Entzun

Larunbatean, ETAren armagabetzearen operazioen egunean, ia goizeko bederatziak zirela azaldu ziren Baionako Herriko Etxeko agerraldi instituzionalera Jean Noel Etxeberri Txetx eta Michel Tubiana bakearen artisauak, Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria eta Ram Manikkalingam Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kidea. Eta, haiekin batera, Harold Good eta Matteo Zuppi apezak, ustekabean. Ezustea ez zen izan halako gai batekin loturarik ez dutelako, urteak eta urteak baitaramatze gatazka armatuen-eta konponbidea bilatzen; han eta une hartan ez zirelako espero izan zen ustekabea. Pixka bat lehenago, Etxeberrik ETAren armategien informazioa eman zien Manikkalingami eta hirurei, herriko etxean bertan.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=rlk1NcTPalg[/youtube]

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=PLO_q7DCT0M[/youtube]

Esate baterako, Ipar Irlandako bake prozesuan murgilduta ibilitakoa da Good, eta Vatikanoak gaiotan duen ordezkari nagusietakoa da Zuppi. Biek aspalditik dute Euskal Herriko gatazkaren berri zuzena.

Ezker abertzaleak duela urte askotatik dauka harremana haiekin. Kasurako, 2011ko urriko Aieteko konferentzia aurretik bazuen Goodekin eta Zuppirekin kontakturik eta elkarlanik, eta Aiete ondoren ere hartu-emanetan izan dira.

ETAren armagabetzera eta Baionako agerraldi instituzionalera begira Sortuk ere egin zuen lanik, besteak beste Rufi Etxeberriaren eta Urko Aiartzaren bitartez. Biok han ziren Baionan larunbatean.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria pasa den urtarrilaren 13an Vatikanoan honen estatu idazkari Pietro Parolin-ekin bildu zen. Egun batzuetara Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak esan zuen Urkulluk galdetu ziola ea zer egin dezakeen Eliza katolikoak ETAren bukaera lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.