Zinema

Garbiñe Ortega izendatu dute Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistiko

Oskar Alegriak kargua utzi ondotik, bederatzi hautagairen artean aukeratu dute zuzendari artistiko berria.  

Garbiñe Ortegaren artxiboko irudia. OSCAR FERNANDEZ
Naiara Elola.
2017ko apirilaren 11
12:15
Entzun

Orain arte erakartzea lortu ez duten publikoa erakarri nahi du Garbiñe Ortega Iruñeko Ikuspuntu zinema dokumentalaren jaialdiko zuzendari artistiko berriak (Gasteiz, 1981). Izan ere, jakinarazi duenez, jaialdiaren inguruan komunitate sendoa eratzea gustatuko litzaioke. Haren hitzetan, “zinema dokumentalak ez du mundua hobetzeko gaitasunik, baina eraldatzeko erreminta bat da, eta hori liluragarria da”.

Ortega Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, eta zinema esperimentalean espezializatua dago. Azken urteetan, AEBetan eta Mexikon bizi izan da. Bere filmak nazioarteko hainbat zinema jaialditan izan dira ikusgai. Bruce Baillie AEBetako zinema abangoardiaren aitzindari izan zenari buruzko dokumentala prestatzen dihardu. Horrez gain, Gasteizko Montehermoso eta Bilboko Azkuna kultur guneetako programazio aholkulari lanetan ere aritzen da egun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.