Memoria historikoa

Carlos Slepoy abokatua hil da, Argentinako kereilaren sustatzailea

Frankismoko krimenak epaitzeko ahalegin betean egin ditu azken urteak; Madrilen hil da.

Arantxa Iraola -

2017ko apirilak 17

CEAQUA frankismoko krimenak argitzeko koordinakundeko kideek pena handiz baieztatu dute albistea; bolada luze batean osasun kaxkarrarekin zebilela adierazi dute, eta ospitalean tarte ugari egina zela. Frankismoko krimenak argitzeko Argentinan abian den kereilaren alde hark egindako lana nabarmendu dute: "Beti ari zen horren alde borrokan". Sortzez Argentinakoa zen, eta hango diktaduratik ihesi iritsi zen Espainiara.

Espainiako agintariek diktadura garaiko krimenak argitzeko erakutsi zuten borondate urria behin baino gehiagotan gaitzetsi izan zuen: "Ezin dugu inolako lankidetzarik espero". Gobernu aldaketan esperantza jarria zuen. "Argentinan gobernu aldaketa batek eragin zuen diktadura ikertzeko prozesua".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna