KULTURA

Fermin Muguruzak jasoko du 2017ko Adarra saria

Ekainaren 21ean jasoko du, Musikaren Nazioarteko Egunean, Viktoria Eugenia antzokian 20:00etan eskainiko duen kontzertuaren atarian.

Fermin Muguruza, Kortxoenea gaztetxearen aldeko kontzertuan, Donostian, 215eko irailean.
Fermin Muguruza, Kortxoenea gaztetxearen aldeko kontzertuan, Donostian, 215eko irailean. Jon Urbe / Argazki Press

Berria -

2017ko apirilak 20

Iñaki Zarata kazetariak, Anjel Valdes musika ekoizleak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako musika teknikariak osatutako epaimahaiak erabaki duenez, Fermin Muguruzak jasoko du aurtengo saria: "Berak beste inork ez bezala erakutsi du beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna, eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara".

Donostia Kulturak ematen du saria, eta, erakundeak adierazi duenez, Muguruza "etengabe ari da estilo ezberdineko han-hemengo talde eta musikariekin elkarlanean, nekaezin, eta, musikaren bidez, munduko bazter guztietako artistekin partekatzen ditu esperientziak; bestalde, berebiziko gaitasuna du publiko gaztearekin komunikatzeko, eta, euskal musikari gutxik bezala, bere kezka eta interesak haiei transmititzea lortzen du. Horrek guztiak artista aparta bihurtzen du. Fermin Muguruzak bide berriak urratzen ditu, eta beti dabil bidelagun berrien bila, bidea elkarrekin egiteko".

Muguruzak jasoko duen saria Marijose Recalde (Iruñea, 1964) artista nafarraren eskultura bat da (garaikur baten tamainakoa). Lana brontzezko irudi neutro bat da, adar bat duena, musikaren jatorria iradoki nahian, adarrak naturarekin eta jatorrizkoarekin duen zerikusia dela medio.

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra Saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati, urtero, omen egiteko. Lehen edizioan, sari hori Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eman zioten. Bigarrenean, Ruper Ordorikari. Eta, iaz, Benito Lertxundik eskuratu zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna