" } Albistea entzun

Industria

Makina-erreminta %8 inguru haziko da aurten

Eskaera poltsa %40 handitu da 2016an, 626 milioi eurora arte, eta horrek gora bultzatuko du euskal industriaren alor estrategiko hori.

Xabier Martin -

2017ko maiatzak 3 12:16

Zerua urdin ikusten dute, oro har, makina-erremintaren sektorean. 2016. urtea ez da txarra izan, ilbeltzean aurreratu zuen moduan, AFMk %1,5eko hazkundea ezagutarazi du gaur, baita 1.500 milioi euroko salmenta guztien %85 esportazioak izan zirela ere, %6,5 inguruko igoerarekin (1.185 milioi euro). Aurpegi baikorrak aurtengo aurreikuspenek eragiten dituzte, hala ere. 2016. urtean lortutako lan poltsak ikusmina eragin du alorreko enpresetan, eta %8 inguruko hazkundea espero dute. 626 milioi euroren enkarguak lortu zituzten AFMko 122 enpresek (gehien-gehienak Euskal Herrikoak), eta, orain, haiek entregatu behar dira, eta AFMk %8ko kopuru hori eman du, zuhur izanda. Hazkunde horrek, langileen kontratazio berriak ekarriko dituela aurreratu dio BERRIAri Xabier Ortueta AFMko zuzendariak: "Normalean, horrela izango da". Gaur egun, 6.200 enplegu zuzen ematen ditu sektoreak.

Antxon Lopez Usoz presidentea munduari begira jarri da esateko baikor daudela, gauzak aldatzen hasiak direla Europan, "Alemania hazten ari dela", eta horrek makina-erremintan inbertsioa dakarrela. Onartu du brexit-ak ziurgabetasuna eragiten duela, baita Trumpen protekzionismoak ere, baina Txina, Errusia eta Brasil bera hobeto ikusten ditu, eta haietatik azken urteotan baino kopuru hobeak espero ditu AFMko enpresentzat.

"Inflexio puntua gertatu da merkatuan", esan du Lopez Usozek. Ziurgabetasuna ez dela berehala desagertuko egia da, baina AFMko burua baikor dago oso, batez ere Europa martxan jarri delako, eta Alemania delako euskal industriaren sektore garrantzitsu horrentzat oinarrizko merkatua.

Deformazioa eta autogintza

Azpisektoreen artean gorabehera batzuk egon dira azken urtean, eta oso litekeena da aurten ere bere horretan segitzea egoera horrek. Deformazioak —txapan lan egiten duten makinak— gorantz bultzatu ditu salmentak, autogintzaren olatuari esker. Auto ekoizleak inbertsio betean dira, beren sektorea jarduera bizian delako azken bi-hiru urteotan. Abiaburuan ahulago daude enpresak. "Ez dira kopuru txarrak, baina deformazioak ezarri du aldea". Izan ere, 2016. urtean %56 igo dira salmentak; txanponaren beste aldean abiaburu dago, esan bezala, %4,7ko jaitsierarekin.

Eta ematen du aurten ere deformazioaren azpisektorean diharduten enpresek aparteko urtea izango dutela eskaerei begira, urteko lehen hiruhilekoan eskaera poltsak erritmoari eutsi diolako; lehen hiru hilabete horietan, iazkoetan baino %22 enkargu gehiago jaso dira. Hala ere, zaila da jakitea urteko eboluzioa nolakoa izango den. "Goizegi da", ohartarazi du Ortuetak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Whatsapp mezuak, lan harremanen erdigunean
 ©BERRIA

AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Imanol Magro Eizmendi

Langileen datuekin elikaturiko algoritmoak eta adimen artifiziala bete-betean sartu dira lan harremanetan. Zein langile hartu, zein kaleratu eta halako erabakiak programa informatiko baten ondorioen menpe egon daitezke. Ikerlariek diote haien ustezko objektibotasuna ez dela erreala.
Langile bat eskuak aurpegian dituela, atsekabe keinua egiten, ordenagailuaren aurrean. ©CCO

Ostikada digitalaz kaleratuak

Iñaut Matauko Rada

Mezularitza tresna berrien bidezko kaleratzeak ugaritzen ari dira azkenaldian, eta sindikatuetako zerbitzu juridikoek nabarmendu dute modu hori ez dela legezkoa.
 ©CCO

Deskonexio digitala, langileen eskubidea

Iñaut Matauko Rada

Mundu hiperkonektatu honetan, gero eta zailagoa da etengabeko interakziotik ihes egitea. Hegoaldean, 2018ko eskubide digitalen lege organikoak dio langileek eskubidea dutela lanetik kanpoko deiei eta mezuei ez erantzuteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.