Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Kultura Iruña-Veleiako auzian epaiketa egitea ebatzi du epaileak

Publizitatea

Kultura

Iruña-Veleia

Iruña-Veleiako auzian epaiketa egitea ebatzi du epaileak

Indusketetan iruzurra egin zela frogatuta dagoela uste du epaileak, eta beraz, instrukzioa itxi eta epaiketarako bidea ireki du. Aldeek hamar eguneko epea dute orain txostenak aurkezteko.
Iruña- Veleiako aztarnategia. / Juanan Ruiz, Argazki Press
Iruña- Veleiako aztarnategia. / Juanan Ruiz, Argazki Press

2017-05-03 / Berria

Eliseo Gil indusketaren zuzendaria eta beste hainbat lagun epaitu egingo dituzte Iruña-Veleiako indusketetan iruzurra egitea egotzita. "Iruzur jarraitua" egitea eta "ondare publikoa kaltetzea" egozten die epaileak auzipetuei.

Susana Junquera Gasteizko Instrukzio epailearen iritzian egiaztatuta dago indusketako arduradunek piezak faltsutu zituztela. Haien asmoa piezetan euskarazko idatziak egin eta "etekin ekonomikoa eta prestigio profesionala" lortzea zela dio autoan.

Indusketan erromatarren garaiko piezak topatu zituzten, eta haietako bakoitzean 600 euroko kaltea egin zuten indusketaren arduradunek, epailearen arabera.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak