Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Astelehenean hasiko dituzte Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak

Publizitatea

Gizartea

HONDAKINEN KUDEAKETA

Astelehenean hasiko dituzte Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak

Mobilizaziora deitu dute datorren asterako, eta, maiatzaren 27an, Errausketaren Aurkako Eguna egingo dute Zubietan.
Erraustegia egin nahi duten eremua, Zubietako gainetan.
Erraustegia egin nahi duten eremua, Zubietako gainetan. J. C. RUIZ / ARGAZKI PRESS

2017-05-04 / Berria

Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak asteazkenean jakinarazi zuenez, datorren astean hasiko dira Gipuzkoako Ingurumen Gunea deiturikoa eraikitzeko lanak, Zubietan. Horren barruan daude errauste planta eta tratamendu mekaniko-biologikorako planta. Lanek 30 hilabete iraungo dutela aurreikusi dute. Asteazkenean, berriz, lanen inaugurazio ofiziala egingo dute.

Horren kontra, protestara deitu dute astelehenerako eta asteazkenerako. Astelehenerako, elkarretaratzeak antolatu dituzte Gipuzkoako herri guztietan, 19:00etan, Erraustegirik ez, ez gure izenean lelopean. Asteazken goizean, berriz, Lasarte-Oriako Merkabugatin elkartuko dira, erraustegiaren sarreran.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitu du mobilizaziora. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio eten dezala proiektua, eta nabarmendu du "erraustea baino garbiagoa, osasuntsuagoa eta merkeagoa" den alternatiba badagoela: "Nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea. Gipuzkoar guztiok berdinak eskubideetan, gipuzkoar guztiok berdinak betebeharretan. Denon betekizuna da hondakinak murriztea eta sortutakoak ondo sailkatu eta tratatzea".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak