Albistea entzun

Gizartea

'Indar bat gara gu' lelopean, 580 emakume elkartu dira topaketa feministetan

Berriozarren ari dira egiten emakume abertzaleen topaketak, Bilgune Feministak antolatuta. "Urte hauetako ibilbidea elkarrekin konpartitzeko, ospatzeko eta aurrera begira, Euskal Herriaren burujabetza feminista helburu hartuta, erronka berrietan sakontzeko" ari dira egiten topaketak.

Topaketen hasiera. /
Topaketen hasiera. / Jagoba Manterola/Argzki Press

Berria -

2017ko maiatzak 6 11:17

15. urteurrena du aurten Bilgune Feministak, eta, urteurrenaren ospakizunen barruan, topaketa feministak egiten ari dira. "Bizi dugun aldaketa feminista izan dadin, Trantsizio Feministan berretsiz botere(tze)a dugu jomuga nagusi", diote. Eta, horretarako, hainbat galderari erantzuten saiatzen ari dira: Nola ikusten dugu feminismoa Euskal Herrian? Nola aliantzak, militantzia, kolektibitatea, konpromisoa eta lidergo feministak? Nolakoa da feminismotik sortu nahi dugun boterea?

14 hizlarirekin —Marta Luxan, Amaia Zufia, Izaskun Garcia, Iratxe Retolaza, Sandra Barrenetxea, Ainhoa Narbaiza, Edur Epelde, Silvia Rugamas, Riosby Fernandez, Arantza Santesteban, Josune Ortiz, Mauge Cañada, Saioa Iraola eta Miren Aranguren— osatutako mahai inguru mamitsua izaten ari da goizean, eta, bazkariaren ostean, tailerrak egingo dituzte. Gauean festarako tartea hartuko dute.

Gertatzen denaren berri ematen, han da Samara Velte kazetaria.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Osasun langile bat txertoak prestatzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

Sagardui kexu da: txertoak ez dira ari ailegatzen agindu zieten erritmoan

Juanma Gallego

Asteon Pfizerren 91.260 dosi jaso dituzte; Janssenen 6.500 jasotzeko zain daude. Joan den astean 148.846 txerto eman zituen Osakidetzak

Dozenaka herritar Unamuno Plazan (Bilbo), gaur goizean, 'gosari antifa'-n. ©Maialen Arteaga

Desokupak atzeratu egin du gaur Bilbon egitekoa zen etxegabetzea

Paulo Ostolaza

Iragarria zuten gaur etxegabetze bat egingo zutela Alde Zaharrean, baina azaldu dute etxearen jabeak ez joateko eskatu diela, «Ertzaintzaren presentzia oso handia zelako» eta istilurik ez eragiteko.

Eibarko udaltzain bat, eskuetan 'eskatzen duen guztiari, eman' dioen katiluarekin. ©BERRIA

Eibarko alkateak gaitzetsi egin du sareetan zabaldu den udaltzainaren argazkia

Paulo Ostolaza

Argazkian «eskatzen duen guztiari, eman» dioen katilu batekin ageri da Eibarko udaltzain bat. Irudiak gaitzespena eragin du sareetan.

Janssenen txertoa, laborategi batean. ©ETIENNE LAURENT, EF

Madrilek onartu egin du Janssenen txertoa 50 eta 59 urte artekoei jartzea

Uxue Rey Gorraiz

Zaurgarritasun handiko zenbait herritar talde ere txertatuko dituzte Janssenen konpainiaren dosiekin: hala nola, autismoa duten pertsonak eta gaitz psikologiko larriak dituztenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.