Txirrindularitza-Italiako Giroa

Greipelentzat garaipena eta elastiko arrosa

Esprintean irabazi du Lottoko txirrindulariak Italiako Giroko bigarren etapa, Olbia eta Tortoli artean (221 km)

ainara arratibel gascon
2017ko maiatzaren 6a
18:20
Entzun

Ez da ezustekorik izan, eta Andrei Greipel Lottoko txirrindulariak irabazi du, esprintean, Italiako Giroko bigarren etapa. Olbia eta Tortoli arteko ibilbidea egin dute txirrindulariek. Oraingo honetan esprinterren taldeek ondo kontrolatu dituzte azken metroak eta Giroa korritzen ari diren txirrindularirik bizkorrenak irabazi du.

Erraz gailendu da. Izan ere, esprinta ez da guztiz garbia izan. Gabiriak (Quick-Step) Ewan (Orica) jo du, esprinta irabazteko beste faboritoa. Ondorioz oina pedaletik atera zaio, eta ezin izan du esprinta nahi bezala lehiatu. Greipellen atzetik Ferrari (EAU) eta Stuyvens (Trek) sailkatu dira. Greipel Poestlberger liderrarengandik sei segundora zegoen sailkapenean, eta garaipenari esker lortuta 10 segundoen bidez lider da, eta bihar elastiko arrosarekin baterako da. Giroan zazpigarren garaipena du, eta denboraldi honetan laugarrena.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.