Sindikatuak

Sindikalismoak “erasoari” ekin behar diola aldarrikatu du CCOOk

XI. Kongresua egingo dute ekainaren 1 eta 2an, sindikatuaren zuzendaritza berria aukeratzeko.

jarraia134533.jpg
2017ko maiatzaren 8a
08:40
Entzun

Aurrerantz lelopean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako CCOOren 300 ordezkari bilduko dira Gasteizko Europa biltzar jauregian, sindikatuaren buruzagitza berria aukeratzeko. Unai Sordo egungo idazkari nagusiak ez du bere burua aurkeztuko, eta Espainiako CCOOrantz bideratuko du bere ibilbidea. Aldarrikapenetan eta ekintza sindikaletan “erasoari” ekin behar diotela esan du Sordok, azken urteetan soldatak eta gehiengo sozialaren lan baldintzak “kaskartu” ondoren. “Prekaritatean” lan egiten duen jendeari sindikatuaren “erabilgarritasuna” erakutsi behar dietela ere adierazi du.

Maiatzaren 15ean egingo duten kontseilu orokorrean zehaztuko dute nortzuk izango diren idazkaritza orokorrerako hautagaiak, eta bertan “adostasun zabala” izango dutela uste du Sordok. Zuzendaritza berria aukeratzeaz gain, aurrerantzean jarraituko dituzten “ildo politiko sindikal berriak” ere zehaztuko dituzte Gasteizko biltzarrean.

CCOOk Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dituen zazpi federazioetan egindako batzarren ondoren dator kongresua. Hiru herrialdeetan %18,89ko ordezkaritza dutela adierazi dute, eta “epe laburrera” oso aukera ona ikusten dutela bertako ordezkaritza sindikalaren bigarren postua berreskuratzeko; orain “berdinketa teknikoan” daude LABekin. 3.305 ordezkari dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.