Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Kultura Irailaren 23an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, Baigorrin

Publizitatea

Kultura

BERTSOLARITZA

Irailaren 23an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, Baigorrin

17.a izango da aurtengoa, eta abenduaren 17an amaituko da, Barakaldoko BEC erakustazokan, finalarekin. Hamalau saio izango dira guztira, eta 43 bertsolarik parte hartuko dute.
Amets Arzallus, 2013ko finalean.
Amets Arzallus, 2013ko finalean. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

2017-05-16 / Eneko Etxegarai

Aurkezpen festa irailaren 20an izanen da, eta txapelketaren inguruko informazio gehiago irailaren 20an emango dute antolatzaileek. Lau urte guziz egiten den bertsolari txapelketan parte hartzeko aukera izanen dute azken bi urteetan herrialdeetako txapelketetan sailkatu direnek. Horiei gehituko zaizkie duela lau urte izan ziren zortzi finalistak.

Orotara, 43 bertsolari izanen dira, eta hamalau saio jokatuko dira abenduaren 17ra arte. Hauek izango dira parte hartzaileak: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Ander Fuentes Itturri, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo Abarkas, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maia.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak