Irlanda

Enda Kenny Irlandako lehen ministroak Fine Gael alderdiko buru izateari utzi dio

Ekainaren 2ra arte jarraituko du lehen ministro gisa "bere erantzukizunak" betetzen. Fianna Failen abstentzioari esker osatu zuen gobernua.

Enda Kenny. JULIEN WARNAND, EFE
Berria.info
2017ko maiatzaren 17a
14:18
Entzun

Kennyk otsailean iragarri zuen dimisioa emateko asmoa. Irlandako hedabideek aurreratu zuten bere asmoa, polizia agente batek argitara ateratako ustezko ustelkeria kasu bat zela tarteko. Kennyk gaur iragarri du alderdi kontserbadoreko buru izateari utziko diola, eta ekainaren 2ra arte jarraituko duela karguan lehen ministro gisa. 

Fine Gael gutxiengoan gobernatzen ari zen iazko apiriletik, independente batzuen laguntzarekin. Fianna Failen abstentzioarekin lortu zuen agintea alderdi demokristauak, uharteko bi alderdi nagusiek 63 egun behar izan zituzten eta gobernu ituna adosteko. Fianna Fail ez zen gobernuan sartu eta oposiziotik babestu du kontserbadoreen jarduna. 

Fine Gaelek irabazi zituen iazko otsailaren 26 hauteskundeak, baina 50 eserleku eskuratuta soilik, hau da, gehiengo osotik urrun. Fianna Gaelek 44 ordezkari lortu zituen, eta Sinn Feinek, berriz, hamalau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.