Heriotza espetxean

Herrizaingo Sailak debekatu egin du Angulori omenaldia egitea

Gaur arratsaldean egin behar zioten omenaldia Cuencako espetxeko ziegan hilik agertu zen Igor Angulo euskal presoari. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, baina, debekatu egin du Santurtzin egin behar zitzaion omenaldia. Duela gutxi harrera egin diote Anguloren gorpuari Santurtziko hilerrian.

Berria -

2006ko martxoak 1
Familiak eta ehunka lagunek egin diote harrera Santurtziko hilerrian Igor Anguloren gorpuari. Arratsaldeko seiak aldera iritsi da gorpua Anguloren jaioterrira. Ezker abertzaleko hainbat ordezkari inguratu dira Santurtzira. Joseba Alvarez Batasuneko kidearen hitzetan EAJ dago dispertsio politikaren atzean: "Gaurkoan bereziki salatu beharrean gaude EAJren jokabidea eta zer esanik ez Balzarena, Barne Sailarena. Izan ere, Barne Saialk ez digu uzten ezta hildakoen omenaldiak egiten" . Agulori azken agurra ematera hurbildu diren herritarrak hilerrian "indarrez eta mehatxuz" itxi dituztela salatu du Alvarezek. Eta erabaki hori EAJrena izan dela azaldu du Alvarezek eta ez Espainiako Gobernuak. Ertzaintzak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, "ekitaldi pribatuak, familiartekoak, erlijiosoak edo antzeko ezaugarriak dituztenak bakarrik burutu ahal izango dira, hots, legea hausten ez dutenak". Prentsa oharrak dioenez, Herrizaingo Sailak Igor Anguloren omenaldia antolatu dutenei jakinarazi die ekitaldia debekatuta dagoela. "Terrorismoa goraipatu dezakeen edozein ekitaldi debekatu beharra dagoela ezartzen du legeak" eta horren ondorioz debekatu dute ekitaldia Herrizaingo Sailaren oharrak dionez. Omenaldiaren debekua dela herriko plazan bilduta zuden senide eta lagunak Saturtziko hilerrian joan dira eta bertan daude Anguloren gorpua noiz iritsiko zain. Igor Angulo preso santurtziarra herenegun agertu zen hilda Cuencako espetxean. Espainiako kartzela agintarien arabera, bere buruz beste eginda hil zen Angulo. Familiak, berriz, bertsio hori ez duela sinesten esan du behin eta berriz, eta argi-ilun asko sumatu ditu espetxe arduradunek emandako azalpenetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna