Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Politika Sara Majarenas: "Espetxean nengoenean baino presoago sentitu naiz hemen askotan"

Publizitatea

Politika

euskal presoak

Sara Majarenas: "Espetxean nengoenean baino presoago sentitu naiz hemen askotan"

Madrilgo zentro batean bizi dira ama-alabak. Izarrekin Sara Etxera plataformak Majarenasen gogoeten berri eman du gaur: "Ez gaude ez kartzelan eta ez kalean. Hau linbo bat da".
Izarrekin Sara etxera plataformako kideak, gaur, prentsaurrekoan. /
Izarrekin Sara etxera plataformako kideak, gaur, prentsaurrekoan. / Andoni Canellada, Argaki Press

2017-05-18 / Berria

Alabak hiru urte bete zituenean eraman zituzten biak Madrilgo harrera etxe batetara. Han, baina, ez daude espetxean baino hobeto. Majarenasek berak dio "linbo" batean daudela eta tramite bakoitza asko kostatzen dela. Alaba psikologoarengana edo medikuarengana eramateko ere —aitak labankada eman zion hiru urte bete baino lehenxeago—, Aranjuezko espetxearen baimena behar du, eta horrek asko atzeratzen du guztia.

Izarrekin Sara Etxera plataformako bozeramaile Garbiñe Alkizak eman du Majarenasen gogoeten berri. Presoak familiakoei bidalitako gutunen zatiak irakurri ditu. Alaba Madrilgo eskola batera joaten hasi dela azaldu du, baina eskola hark ez dituela haurraren beharrak betetzen, eta, gainera, umea izaera ezkutatzera behartuta dagoela, "begibistakoak diren arrazoiengatik". Hori harremanak egiteko oztopo dela gaineratu du.

Madrilgo Erkidegoak "genero indarkeriaren biktima" izaera onartu dion arren, inolako laguntzarik ez duela jaso ere salatu du Majarenasek; "ez ekonomikorik eta ezta psikologikorik ere". Zauriak "lehen egunean bezalaxe" sentitzen ditu irekita, eta "bakarrik" daudenez, osatzea ezinezkoa zaiela ohartarazi du.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak