Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua Kolonbiako bake prozesuari babesa azaldu dio Trumpek

Publizitatea

Mundua

AEB - KOLONBIA

Kolonbiako bake prozesuari babesa azaldu dio Trumpek

Donald Trump AEBetako presidenteak Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea hartu du lehenbiziko aldiz Etxe Zurian.
Santosek eta Trumpek emandako prentsaurrekoa.
Santosek eta Trumpek emandako prentsaurrekoa. Andrew Harrer / POOL / EFE

2017-05-19 / Berria

Kazetari batek galdetuta izan zuen hizpide Trumpek bake prozesua: "[Santos] Zoriontzen dut. Ez dago bakea baino gauza zailagorik. Bakea nahi dugu mundu osoan, eta horren adibide zarete. [Santos] presidenteak lan bikaina egin du".

Rodrigo Londoño Timochenko FARCeko buruak sare sozialetan zabaldu duenez, Santosek telefonoz eman dio Timochenkori Trumpen babesaren berri.

Droga trafikoaz eta Venezuelako egoeraz mintzatu ziren gehienbat. Trumpek erran zuen Kolonbiako kokaina sailek eta kokaina ekoizpenak «markak gainditu dituztela» eta «joera larri bat» sortu dela. AEBen arazo larrienetakotzat aurkeztu zuen droga trafikoa, eta adierazi Mexikoko mugan eraiki nahi duen harresia izanen dela «erremedioetako bat». Horrez gain, muga zaintzen duten patruilen lana goraipatu zuen, eta erran zuen zaintza horregatik ez balitz «talde kriminalek hiriak eta herriak» kontrolpean hartuko zituztela.

Santosi kazetari batek galdetu zion ea ados zegoen harresiak droga trafikoa geldiarazten lagunduko ote duen. Zalantzati hasi zen erantzuten, eta ez zion erantzun argirik eman: «Uste dut elkarlana dela droga trafikoaren aurka borrokatzeko modurik onena». Trumpen ustez, «hagitz erantzun diplomatikoa» eman zuen Santosek. «Laburrago erranen dut: harresiak balio du».

«Sorgin ehizarik handiena»

Errusiaren ustezko esku hartzeari buruzko aferak sortutako zalapartari buruz ere galdetu zioten Trumpi. Alderdi Demokratak behin eta berriz eskatu ondoren, Justizia Departamentuak fiskal berezi bat izendatu du ikertzeko ea Trump Justiziaren lana oztopatzen saiatu ote zen, hain zuzen, Errusiak presidentetzarako hauteskundeetan esku hartu ote zuen argitzeko helburua duen ikerketan. James Comey FBIko zuzendariak hala bildu zuen txosten batean, eta, joan den astean, Trumpek kargutik kendu zuen. FBIko bertze zuzendari ohi bat izanen da fiskal berezia: Robert Mueller. Izendapena «berri txarra» dela erran zuen presidenteak, «herrialdea banatuta dagoela» irudikatzen duelakoan. Aitzinetik, kexa bat idatzi zuen Twitterren: «Amerikaren historian politikari baten aurka egin den sorgin ehizarik handiena da!».

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak