Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Ekonomia EAJ-PP akordioak zerbitzu publikoak "ahultzen" dituela salatu du LABek

Publizitatea

Ekonomia

Funtzio publikoa

EAJ-PP akordioak zerbitzu publikoak "ahultzen" dituela salatu du LABek

Sindikatuak esan du bi alderdiek "estrategia bera" dutela zerbitzu publikoak pribatizatzeko
Montoro, Azpiazu eta Erkoreka, akordioa berresteko bileran, aste honetan Madrilen. /
Montoro, Azpiazu eta Erkoreka, akordioa berresteko bileran, aste honetan Madrilen. / Juan Calos Hidalgo, EFE

2017-05-19 / Alaitz Armendariz

EAJk bere alderdi interesak "gizartearen interesen gainetik" jartzen dituela gaitzetsi du LABek; hala, aldebikotasunaren "apologia" egiten dutela esan du, akordioa irtenbide bakartzat aurkeztu dutelako. Espainiako aurrekontuak onartzeko akordio horren bidez zerbitzu publikoen errebertsio prozesuak zailtzeko neurriak hartzen dituztela ere ohartarazi dute.

Itun horrek UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek Madrilgo gobernuarekin sinatutako ituna ahalbidetu du, Eider Casanova LABeko kidearen arabera: "Estrategikoak diren hainbat sektore publikotako erreposizio tasetan mugak jarri dituzte, eta, ondorioz, sektore horietan enplegua egonkortzeko eta gaur egungo behin-behineko tasa jasanezina bukatzeko oztopoak mantendu dituzte, deialdi publikoak egiteko zailtasunak jartzen dituztelako".

LABek adierazi du "aukera bakarra" mobilizazioak areagotzea eta zerbitzu publikoen defentsarekin jarraitzea dela, eta udazkenerako mobilizazioak iragarri dituzte "sektore guztietan".

Gaiarekin zerikusia duten albisteak