Mendia

Angermundek eta Maiorak marka berriak jarri dituzte Zegama-Aizkorrin

Marco di Gasperi italiarra izan da bigarrena eta Marc Lauenstein hirugarrena. Jendetza bildu da korrikalariak animatzen. Bideoa, lasterketako une batzuk (Argazki Press). [youtube]https://youtu.be/_QCuANmMyAM[/youtube]

2017ko maiatzaren 28a
08:08
Entzun

Ostiralean kilometro bertikala irabazi zuen Stian Angermund norvegiarrak irabazi du mendi maratoia ere. 3:45:08 denbora egin du, eta Kilian Jornetek 2014an egindako errekorra hautsi du. Angermund munduko txapelduna da mendi maratoian eta kilometro bertikalean.

Emakumezkoetan ere marka hautsi du Maite Maiorak 4:34:26, eta Silvia Rampazzo iritsi da bigarren eta Sheila Aviles hirugarren.

Gizonezkoetan bigarren Marco di Gasperi italiarra izan da. Berak ere orain arteko errekorra hautsi du. Hirugarren Marc Lauenstein suitzarra izan da eta laugarren Aritz Egea urretxuarra. Egeak euskaldunen errekorra hautsi du, 5:55:41 denborarekin. 

Egea aurrena izan da Aratzetik pasatzen, baina ezin izan dio eutsi postu horri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.