gizartea

Beste etxebizitza bat erre dute Heletan

'Euskal Herria ez da salgai' margoketa agertu da etxearen gainean. Philippe Etxepare Heletako auzapezaren hitzetan, "ez da istripu bat".

Etxebizitza, erre ostean. /
Etxebizitza, erre ostean. / Isabelle Miquelestorena

Ekhi Erremundegi Beloki -

2017ko maiatzak 30

Goizeko 05:30ean jaso du abisua Philippe Etxepare Heletako (Behe Nafarroa) auzapezak, Irisarriko bidean den etxe bat erretzen ari zela. Tokira iritsi denerako, suhiltzaileak eta jendarmeak bertan ziren, eta etxea "suntsitua" zen. "Euskal Herria ez da salgai eta Jo ta ke mezuak idatziak ziren murru batean. Ez da istripu bat", adierazi du auzapezak.

Iruñeko familia batena da etxea, Etxeparek jakinarazi duenez. "Orain dela hogei bat urte erosi zuten. Familia ezaguna da herrian", azaldu du. "Domaia da zinez halako familia bati horrelako zerbait gertatzea".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna