Mila zauritu Italian, gezurrezko alerta baten ondorioz

2017ko ekainaren 4a
12:47
Entzun

Italiako Turin hirian milaka lagun bildu ziren larunbat iluntzean Juventus eta Real Madrilen arteko partida ikusteko asmoz. Ordea, festa izan behar zuena, ezbeharrean amaitu zen. Izan ere, ikertzen ari diren gezurrezko bonba abisu batek izua zabaldu zuen hiriko plazan bildutakoen artean, eta ihesaldi jendetsua eragin. Jende oldeak, baina, azpian harrapatu zituen asko. 

Iturri ofizialen adierazi dutenez, mila inguru dira zaurituak; horietako bi oso larri, tartean buruan kolpea duen zazpi urteko haur bat. Lur azpiko aparkaleku bateko segurtasun hesi bat gainera erorita zauritu ziren beste asko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.