Albistea entzun

arte eszenikoak

'Oskara'-k dantza ikuskizun onenaren Max saria jaso du, eta Kukaik, talde onenarena

Zazpi izendapenetatik hiru jaso ditu Kukairen obrak. Marie de Jongh konpainiaren Amour ere saritu dute, umeentzako edo familientzako ikuskizun onenaren atalean. Angel Ruizek aktore onenaren saria jaso du; Ainhoa Santamariak, taldeko emakumezko aktore onenarena; eta Alfredo Sanzolek, egile onenarena.

Jon Maya saria jasotzen. /
Jon Maya saria jasotzen. / Manuel Bruque/Efe

Berria -

2017ko ekainak 6 14:36

Dantza talde onenaren Max saria irabazi du ostera ere Kukai dantza konpainiak, eta dantza ikuskizun onenaren saria bereganatu du haren Oskara ikuskizunak. Denbora luzez ondutako eta probatutako lanaren emaitza da dantza ikusgarria. Kukaikoek La Veronal konpainiarengana eta Marcos Moraurengana jo zuten, haien hitzetan "bi unibertso koreografiko ezberdin" direnak biltzeko esperimentua abiatzeko. Euskal Herriko tradiziotik abiatuta, abangoardiako sortzaileen ikuspegira gerturatu dira. Eta Max sarietako protagonista bihurtu ditu lan horrek, dantza ataleko bi sari nagusiak eskuratuta.

Jon Maia ez ezik, Oskara-ko talde gehiena ere izan da saria jasotzen, Valentziako Palau de les Arts antzokian (Herrialde Katalanak); hunkituta eta pozik jaso dute saria. Gaur egun euskaraz kultura sortzea posible egin zutenen "borroka" gogora ekarri du Maiak, eta gonbidapena egin: "Egizue dantzan, dantzatzen duen herria ez baita inoiz hilko. Gora herria!".

2016. urte hasieran estreinatu zuten Oskara, eta Huescako (Espainia) Antzerki eta Dantza Topaketetan sari bat ere bildu du harrezkero konpainiak. Kukai dantza taldeak 2015ean ere irabazi zuen dantza talde onenaren Max saria, eta 2009an, errebelazio saria, Tanttakarekin ondutako Hnuy Illa obrarengatik.

Sarietarako hautagai nagusietako bat zen Oskara, zazpi izendapen baitzituen. Horietatik, dantzaren ataleko bi sari nagusietakoak irabazi ditu: talde onenarena eta ikuskizun onenarena. Ez dira sari bakarrak izan, ordea: jantzien diseinu onenaren saria irabazi du Iraia Oiartzabalek, Oskara-rentzat egindako lanarengatik. Donostian joskintza tailer bat ireki zuen Oiartzabalek 2011n, eta, harrezkero, jantziak neurrira egitea du ofizioa.

Izendapen gehiago bazituen Oskara-k —espazio eszenikoaren antolaketa onenarena, Marcos Morauk; argiztapen onenarena, David Bernuesek; dantzari onenarena, Martxel Rodriguezek; eta produkzio pribatu onenarena—, baina zazpi izendapenetatik hiru lortu ditu azkenean.

Marie de Jongh ere, nagusi

Kukairena ez da izan Max sariekin goratutako euskal artisten obra bakarra. Marie de Jongh konpainiaren Amour lanak jaso du umeentzako edo familientzako ikuskizun onenaren saria. 2008an sortu zuten taldea, eta Jokin Oregi zuzendariaren aginduetara aritzen da. Hitzik gabeko ikuskizunak sortu ohi ditu, ororentzako hizkuntza baten bila. Feten eta Ercilla sariak ere jasoak ditu, lehenagotik, Amour ikuskizunak.

Jokin Oregi bera ere (Soraluze, Gipuzkoa, 1970) izendatuen artean zegoen, eszena zuzendaritza onenaren sarietan. Ez du sari hori irabazi, ordea. Garbiñe Insausti aktoreak (Hernani, Gipuzkoa, 1981), berriz, emakumezko aktore onenaren saria jasotzeko aukera zuen, baina Nuria Menciari eman diote azkenean.

Aldiz, Angel Ruizek, Alfredo Sanzolek eta Ainhoa Santamariak bai, irabazi zuten izendatuta zeuden sailetako saria. Ruizek (Iruñea, 1970) aktorerik onenaren saria lortu zuen Miguel de Molina al desnudo obran egindako lanagatik, eta Alfredo Sanzoli (Iruñea, 1972) egile onenaren saria eman zioten La respiración obra sortzeagatik. Ainhoa Santamaria aktorea (Gasteiz, 1980) taldeko emakumezko aktore onena izan dela erabaki zuen epaimahaiak, La estupidez obran egindako lana ikusita.

Espainiako Fundacion SGAE egileen elkarteak antolatzen ditu Max sariak, eta aldarrirako ere erabili du ekitaldia. Ines Paredes fundazioko presidenteak salatu du elkartean izena emana duten egile guztietatik %15 baizik ez direla bizi beren obretatik, eta sortzaile eta kulturgileen "prekaritatea" salatu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Hazia musikaleko dantzariak, entseatzen, Errenteriako Dantzagunean (Gipuzkoa). ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Kooperatiben aitzindariaren fruitua

Andoni Imaz

Gontzal Mendibil musikariak Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiben sustatzailearen bizitza kantu bihurtu du, 'Hazia' musikala sortzeko. Datorren irailaren 17an estreinatuko dute, Arrasaten.

'Orelhas' irudia. ©Alex Rozados.
Ahomentan: Agertoki berri baterako lanak

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...