presoak

Autopsiak ez du zehaztu Anguloren heriotzaren zergatia

Familiaren konfiantzako sendagilea alboan zegoela egin zizkion frogak auzi-medikuak Cuencako espetzean hilik agertu zen Igor Angulo presoari. Froga horiek "ez dute heriotzaren zergatia zehazten", Iñaki Goyoaga Igor Anguloren abokatuak zehaztu duenez.

Berria -

2006ko martxoak 6
"Esku artean ditugun datuekin ezin dugu ziurtatu berez burua beste egin zuenik", azaldu zuen Anguloren abokatuak. Estrangulaziogatik hil zela eta lepoan markak zituela azaldu du Goyoagak. Bilbon egin du agerraldia Iņaki Goyoagak Askatasunako kideekin batera. Askatasunak salatu duenez, Roberto Sainz Aranjuezen bihotzekoak jota hil zen euskal presoa "ez zuten behar bezala artatu". Askatasunaren ustez, sendagileek arduragabe jokatu zuten ez baitziren Sainzen osasun egoera larriaz ohartu. Bihotzekoak jota hil zen Sainz eta sendagileek haizeen aurkako tratamendua besterik ez ziotela jarri azaldu du Askatasunak. Era berean, Askatasunak bat egin du ostegunerako ezker abertzaleak egin duen greba deialdirekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna